Erreologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreologia materiaren deformazio eta jarioa aztertzen duen zientziaren adarra da. Eugene Binghamek 1929an sorturiko hitza da grekerazko rheō (isuri) eta logos (jakintza) hitzetatik.

Definizio modernoago baten arabera, jariakortasuna duten materialetan tentsio eta deformazioaren arteko erlazioa aztertzen duen fisikaren adarra litzateke. Ingurune Jarraien Mekanikaren barne hartzen da. Erreologiaren helburu garrantzitsuenetako bat materialen portaera modelizatuko duten ekuazioak topatzea da.