Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Conservative Party
Alderdi Kontserbadorea
Buruzagia David Cameron
Sorrera 1678
Egoitza nagusia Millbank Tower (Londres)
Ideologia politikoa Kontserbadorea, zentro-eskuinekoa
Nazioarteko afiliazioa Nazioarteko Batasun Demokrata
www.conservatives.com

Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea (ingelesez Conservative and Unionist Party) Erresuma Batuko bigarren alderdi politiko handiena da. XVIII eta XIX. mendetan Tory Alderdia (Tory Party) zuten izena, gaur egun ere toriak deitzen zaie informalki. Erresuma Batuko historian alderdi politiko arrakastatsuena da eta XX. mendearen bi herenetan zehar agindu zuten Erresuma Batuan. Alderdi eskuindarra da baina bere kideen artean korronte eta familia asko aurkitu daitezke. Alderdi konserbadorea euro-eszeptikoa da eta askok alderdian Europar Batasuna uztea aldarrikatzen dute. 1997ko hauteskundetan Tony Blairren aurka galdu ondoren oposiziora pasa ziren eta hauteskunde orokor guztiak galdu dituzte hortik aurrera. 2006an David Cameron aukeratu zuten bere buruzagi bezala eta bera izango da aurrez aurre Gordon Brownekin hurrengo hauteskunde orokorretan.

Hauteskundeen emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunen Ganberarako hauteskundeak[1]
Urtea botoen %a legebiltzarkideak
1987ko Erresuma Batuko hauteskundeak  %42,3 375 (650etik)
1992ko Erresuma Batuko hauteskundeak  %41,9 336 (651tik)
1997ko Erresuma Batuko hauteskundeak  %30,6 165 (659tik)
2001eko Erresuma Batuko hauteskundeak  %31,7 166 (659tik)
2005eko Erresuma Batuko hauteskundeak  %32,3 197 (645etik)
2010eko Erresuma Batuko hauteskundeak  %36,1 307 (650etik)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea Aldatu lotura Wikidatan