Errezil
Wikipedia(e)tik
|
Errezil |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Errezil |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Urola Erdia |
| Alkatea | Maria Jesus Salsamendi (Bildu) |
| Herritarra | errezildar |
| Koordenatuak | 43°9′54″N 2°10′27″W / 43.165°N 2.17417°WKoordenatuak: 43°9′54″N 2°10′27″W / 43.165°N 2.17417°W |
| Eremua | 32,46 km2 |
| Garaiera | 140-1075 m |
| Distantzia | 42 km Donostiara |
| Posta kodea | 20737 |
| Biztanleria | 616 bizt (2010) |
| Dentsitatea | 18,98 bizt/km² |
| Sorrera | 1027 Erretzil |
| http://www.errezil.net | |
Errezil Gipuzkoako Urola-Erdia eskualdeko udalerria da. 32,2 km² ditu eta 2008an 624 biztanle zituen. Donostiatik 42 kilometrora dago.
Herriak sagar mota bati izena ematen dio, Errezil sagarra, sukaldaritzan oso aintzat hartua.
Ernio mendiko Altzola leizean Mondmilch edo ilargi esne deituriko formazio geologikoa aurkitu zuten Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologoek 2004an; oraingoz, ezagutzen den ilargi esnearen erreka likido bakarra da, munduan.[1][2][3]
Eduki-taula |
[aldatu] Auzoak
Udalerriak hirigune txiki bat du eta bost auzo nagusi, gehienbat haranaren luzeran kokatuak:
- Errezilgo Gunea
Auzoak:
Udalerriaren mugetatik harago dagoen lurraldea:
- Argisain edo Santa Marina
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Zestoa eta Aia iparraldean
- Asteasu, Larraul, Bidania-Goiatz eta Albiztur ekialdean
- Beizama hegoaldean
- Azpeitia hegoaldean
Argisain enklabeak mugak ditu Legorreta, Bidania-Goiatz, Albiztur eta Beizama herriekin.
[aldatu] Euskara
Sakontzeko, irakurri: Urolaldeko hizkera
[aldatu] Biztanleria
Biztanleriaren eboluzioa 
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- San Isidro baseliza, Erdoizta auzoan
[aldatu] Errezildar ospetsuak
- Domingo Ibañez Erkizia (1589-1633), apaiz eta misiolari dominikarra, Japonia kristautu nahian eraila. 1981. urtean dohatsu eta 1987an santu egin zuen Eliza katolikoak.
- Jose Zinkunegi Arruti (1886-1964), mediku, idazle eta itzultzailea.
- Paulino Uzkudun (1899-1985) boxeolaria, Europako txapelduna pisu astunetan 1926, 1927, 1928, 1929 eta 1933. urteetan.
- Tomas Agirre (1898-1982), euskal idazlea.
- Inazio Mari Atxukarro (1912-1987), irrati esataria, pasadizo-kontalaria.
- Inazio Eizmendi "Basarri" (1913-1999), bertsolaria, 1935 eta 1960ko hamarkadan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazlea.
- Aimar Irigoien (1986), harri-jasotzailea.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ «Ilargi esnearen ibaia aurkitu du Aranzadik Ernio mendian», Berria, 2004-03-19.
- ↑ «Hallan en Guipúzcoa un río de leche de luna en estado líquido», El Mundo, 2005-01-28.
- ↑ «El río de la leche de luna», Diario Vasco, 2008-03-02.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Errezilgo udala
|
|||||||
|
|||||||