Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregia
|
||||
|---|---|---|---|---|
Hegoaldeko aldea. Eskuinean, gaztelu zaharra dago, erdialdean, berriz, gaztelu berria. |
||||
| Herria | Erriberri | |||
| Koordenatuak | 42°29′02″N 01°39′00″W / 42.48389°N 1.65°WKoordenatuak: 42°29′02″N 01°39′00″W / 42.48389°N 1.65°W | |||
| Herrialdea | ||||
| Garaia | XIII. mendea | |||
Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregia edo Erriberriko gaztelua XIII. eta XIV. mendeetan Erriberrin egindako gorteko eraikin militarra izan zen. Nafarroako Erresumako Gortearen egoitza izan zen Karlos Noblearen erreinalditik aurrera.
Eduki-taula |
[aldatu] Deskribapen eta sorrera
Karlos III.a Nobleak antzinako gaztelu zabaldu eta Nafarroako Erregeen Jauregia eraiki zuen. Gehienek "gaztelua" izena erabiltzen badute ere, gaztelua baino "jauregia" da, eraikitzerakoan bizileku-aldeak militar-aldeak baino inportanteagoak zirelako.
Bere erakarpen nagusienetako bat duen diseinua da. Eraikitzerakoan ez zuten proiektu "osoa" egin eta mendeetan zehar eginiko etengabeko lanen emaitza da. Lanak Antso VII.a Nafarroakoaren erreinaldian, XIII. mendean, hasiak izanda ere, gehiena XIV. mendearen bukaeran eta XV. mendearen hasiera artean egin zuten. Garai hartako Nafarroako erregeak, Karlos Nobleak, gaztelua erret-egoitza bihurtzea erabaki zuen eta beraz jauregiek behar zituzten apaingarriez bete zituen.
Bere harresiez inguraturiko eta dorrez betetako gelak, lorategi eta lubakiek silueta ikusgarria sortzen dute, bere garaian Europako politena izan zena. Barruan esparru ezberdin bi ditu:
- Jauregi Zaharra, egun Espainiako Turismo Paradore dena, eta
- Jauregi Berria.
[aldatu] Historia
1512ko Gaztela eta Aragoiko erresumen Nafarroako konkista eta gero jauregiaren hondatzea hasi zen, bakarrik erregeordeek noizean behin erabilia izan zelako. Pixkanaka-pixkanaka hondatzen ari bazen ere, XIX. mendearen hasieran oraindino zutik zegoen eta Iberiar Penintsulako Gerran, 1813an, Espoz y Minak erabaki zuen jauregia erretzea Napoleonen tropek erabil ez dezaten.
1923an Nafarroako Foru Aldundiak iragarri zuten lehiaketa gaztelua zaharberritzeko. Lehiaketaren irabazleak José eta Javier Yarnoz izan ziren eta egungo itxura sortu zuten lanak 1937an hasi zuten. Lanak oraindino bukatzeke daude izan ere gazteluaren jatorrizko egitura berreskuratzea dute helburu, antzinako eraikina eta zaharberritutakoa bereiziz. Tamalez, harresiak betetzen zuen barne-dekorazio joria behin betiko galduta dago, gaztelua inguratzen zuten kanpoaldeko lorategiak bezala.
[aldatu] Galeria
-
Jauregiko antzinako elurzuloa.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) www.navarra.es - Erriberriko Errege Jauregia (Erriberri)
- (Euskaraz) Webgune ez ofiziala
- (Gaztelaniaz) www.castillosnet.org