Erribonukleasa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
ARNasa Aren egitura.

Erribonukleasa, ohi RNasa bezala laburtua, ARNaren hidrolisia osagai txikiagoetan katalizatzen duen entzima edo nukleasa bat da. Endonukleasa eta exonukleasatan banatzen dira, eta zenbait azpimota hartzen dituzte EC 3.1 entzima moten barnean.

Erribonukleasak oso arruntak dira, ondorio bezala, babestu gabeko edozein girotan edozein ARNrentzat bizi iraupen oso laburra duelarik. ADNarentzat babes mekanismo bat erribonukleasaren inhibitzailea da, zelula proteinen zati nahiko handi bat artzen duena (%0,1) eta erribonukleasa batzuekin beste edozein proteina-proteina elkarreragin baino afinitate gehiagorekin elkartzen da; disoziazio konstantea IR-RNasa A konplexuarentzat -20 fM da baldintza fisiologikopean. IRa ARNa aztertzen duten laborategi guztietan erabiltzen da euren laginak giroko RNasek eragin dezaketen endekapenetik babesteko.

Beharbada ustekabean, erribonukleasak sentsibleak izateko joera dute euren hauste sekuentzian. Ez dirudi errestrikzio entzimen parekoak direnik, ADNaren kate bikoitzaren sekuentzia oso zehatzak hausten dituztenak. Urritasun hau RNasa Ha eta aukeratutako hauste sekuentziarekiko ADN bateragarri zati sinple bat erabiliz gaindi daiteke.

RNasek funtsezko paper bat betetzen dute prozesu biologiko askotan, angiogenesia eta loredun landareen (angiosperma) autobateraezintasuna barne.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erribonukleasa Aldatu lotura Wikidatan