Errioxako Autonomia Erkidegoa

Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13sa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:06, 2 maiatza 2016
Errioxako Autonomia Erkidegoa
Comunidad Autónoma de La Rioja
Ereserkia: La Rioja anthem (en) Itzuli

Errioxako Bandera

Errioxako armarria
Geografia
HiriburuaLogroño
42°28′12″N 2°26′44″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera5.045
Punturik altuenaSan Lorenzo mendia (2.262 m)
Punturik sakonenaEbro (260 m)
MugakideakNafarroa Garaia, Gaztela eta Leon, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Aragoi
Administrazioa
PresidenteaJosé Ignacio Ceniceros (PP)
Errioxako PresidenteaConcha Andreu
LegebiltzarraErrioxako Parlamentua
Demografia
Biztanleria319.796 (2021)
4.121 (2018)
Dentsitatea63,39 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Ekonomia
BPG nominala7.974.000.000 € (2015)
BPG per capita25.507 € (2015)
Historia
Sorrera data: 1982
Bestelako informazioa
Ordu eremua
larioja.org

Errioxa (gaztelaniaz: La Rioja) Espainiako autonomia erkidego bat da. Mugakide ditu Euskal Autonomia Erkidegoa iparraldean, Nafarroako Foru Erkidegoa ipar eta ekialdean, Gaztela eta Leon hego eta mendebaldean eta Aragoi hegoaldean.

Hiriburua eta udalerri nagusia Logroño da.

Toponimoa

Errioxa edo Rioja toponimoak etimologia zaila du. Historian zehar hainbat teoria izan dira:

  • Miranda Ebroko foruan 1099an lehendabizikoz agertzen da erromantzezko toponimoa: Rioiia idatzita.[1]
  • Mateo Anguiano kaputxino euskoiberistak euskal jatorria zuela esan zuen, 'herri' + 'ogi' hitzak uztartuz.
  • Txillardegik Larreolha euskal toponimoaren endekatzeak sortu zuela esan zuen.

Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkariak «Erdal toponimo bat da, euskal toponimo batetik sortua» adierazi du. Río Ojatik dator, eta oja badirudi euskarazko 'oihan'etik datorrela, Errioxako Oja haranean euskaraz bizi baitziren XIV. mendera arte.[2]

Historia

Franco hil ondoren askatasun demokratikoak berreskuratu zirenean, Logroñoko probintzian nolabaiteko joera autonomista sortu zen. 1980an, izena aldatu eta egun duen Errioxa izena hartu zuen probintziak. 1978an aurreautonomia lortu zuen, eta 1982ko uztailaren 2an jarri zen indarrean Errioxako Autonomia Estatutua.[3]

Geografia

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Errioxako udalerrien zerrenda»

Hona hemen 20 hiri nagusiak Espainiako Estatistika Institutuaren arabera:

Udalerriak biztanleriaren arabera

Logroño
Logroño
Calahorra
Calahorra
Arnedo
Arnedo

# Udalerria Biztanleria # Udalerria Biztanleria

Haro
Haro
Alfaro
Alfaro
Lardero
Lardero

1 Logroño 153.066 11 Pradejón 4.204
2 Calahorra 24.509 12 Rincón de Soto 3.799
3 Arnedo 14.559 13 Albelda de Iregua 3.336
4 Haro 11.713 14 Fuenmayor 3.169
5 Alfaro 9.811 15 Navarrete 2.944
6 Lardero 9.121 16 Aldeanueva de Ebro 2.817
7 Naiara 8.377 17 Alberite 2.598
8 Villamediana de Iregua 7.383 18 Cervera del Río Alhama 2.590
9 Santo Domingo de la Calzada 6.614 19 Cenicero 2.050
10 Autol 4.450 20 Quel 2.045
Iturria: INE 2013



Eskualdeak

Sakontzeko, irakurri: «Errioxako eskualdeak»
Errioxako eskualdeak

Inguru naturala

Ebro ibai handiak zeharkatzen du probintziaren iparraldea.

Demografia

Espainiako Estatistika Institutua Errioxak 2010ean 322.415 biztanle zituela esan zuen, horietatik 161.884 gizon eta 160.531 emakumeak zirelarik.[4] Logroño hiriburuak, 152.500 biztanle dituena, hiri jendetsuena da.


Errioxako biztanleria

Ekonomia

Ekonomiari dagokionez, nekazaritzarekin loturik dauden jarduerak dira nagusi Errioxan. Nekazaritzan lanean ari den jende kopuruak behera egin badu ere, ekoizpena igo egin da, teknikan izandako hobekuntzei esker. Ardoa da Errioxak ematen duen produkturik aipagarriena, eta kontuan hartzekoa da, baita ere, fruituen eta laboreen ekoizpena. Abere zaintzan behia eta ardia dira nagusi. Industriari dagokionez, berriz, nekazaritzarekin zerikusia duena (ardoak, kontserbak…), larruak, metalurgia eta eraikuntza dira azpimarra daitezkeen alorrak. Turismoari dagokionez, Euskal Herriko jende askok aukeratzen du Errioxa bere oporrak igarotzeko. Aipagarriak dira, baita ere, Euskal Herriarekin dituen merkataritza harremanak.[5]

Ardogintza da erkidegoko jarduera ekonomiko nagusietakoa. Izan ere, Errioxako ardoaren "Errioxa Altua" eta "Errioxa Baxua" azpieskualdeen ekoizle gehienak lurralde honetan daude.

Garraioa

Errioxa Logroño-Agoncillo aireportuari esker du airetiko garraioa.

Trenbide bidez, Madril, Zaragoza, Bartzelona, Valladolid edo Gasteiz aldera joan daiteke Castejón-Miranda Ebro trenbide-sareari esker. Autonomia erkidegoko tren-geltokirik garrantzitsuena Logroñoko geltokia da.

Errepideei dagokienez aldiz, Errioxak inguruko eskualde guztiekin dago errepideen bidez lotuta, gehienbat AP-68 autopistarne bitartez.

Kultura

Errioxako Unibertsitatea.

Errioxako Unibertsitatea

Sakontzeko, irakurri: «Errioxako Unibertsitatea»

1992-1993 ikasturtean hasi zen Errioxako Unibertsitatea lanean. Autonomia erkidegoko goi hezkuntzako zentro bakarra da. Bere egoitza Logroñon dago. Unibertsitatea 1992ko ikasturtean hasi zen lanean, inguruko eskola unibertsitario eta goi mailako eskolak bateratu zirenean, gehienak Zaragozako Unibertsitatera esleituta baitzeuden. Gaur egun 26 titulu ezberdin eskaintzen ditu eta horretaz gain, master, udako ikastaro eta bestelakoak. Gutxi gorabehera 7.500 ikasle ditu unibertsitate honek.

Gizateriaren ondarea

San Millán de Suso.

1997ko abenduaren 4an Yusoko monasterioa eta Susokoa Gizateriaren Ondare izendatuak izan ziren UNESCOk ospatu zuen bilera batean. Bi monasterioak Errioxako Donemiliaga Kukula udalerrian daude eta famatuak dira, bertan aurkitu baitzituzten Donemiliagako glosak.

Done Jakue bidea

Lurralde honetatik ere igarotzen da Done Jakue bidea, Nafarroatik etorrita eta Burgosko probintziaranzko norabidean.

Ekialdetik mendebaldera, hauek dira igaro-lekuak:

Euskara

Errioxa guztian euskarazko aztarnak gelditu dira bertako toponimian, Nafarroako Erresumaren barruan egon zeneko lekukoak direnak.

Aipatzekoak dira, besteak beste, Ezkarai, Galbarruli, Herramelluri, Ochanduri eta Ollauri udalerriak, Leza eta Iregua ibaiak.

Halaber, ezaguna da euskaraz idatzitako lehen testuen artean Donemiliaga Kukularen inguruan X. mendekoa dugu ("Izioqui dugu" eta "Guec ajutu ez dugu" glosen zatiak).

Gaur egun, Laminiturri izeneko elkartea ondare hau ikertzen eta zabaltzen dabil 1996tik.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errioxako Autonomia Erkidegoa Aldatu lotura Wikidatan