Errobi
- Artikulu hau Iparraldeko ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Errobi (argipena).
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Nafarroa Beherea eta Lapurdi | |||||
| Luzera | 78 km | |||||
| Arroa | 1030 km² | |||||
| Emaria | 34 m³/s | |||||
| Iturburua | Beherobia, Laurhibar, Arnegi | |||||
| Ibai ahoa | Aturri > Ozeano Atlantikoa | |||||
Errobi[1] Ipar Euskal Herriko ibaia da. Bere frantsesezko izena Nive da, gaskoierazkoa Niva.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Errobi, Donibane Garaziko lurretan osatzen da, Nafarroa Behereko hiru erreken urekin:
- Beherobia (emari nagusia),
- Laurhibar,
- Arnegi erreka
Atekagaitzeko arroilek, Itsasu hegoaldean, Lapurdirako sarrera markatzen dute. Aturri ibaiarekin, Baionako lurretan batzen da.
Errobi ibaia oso preziatua da kirol-arrantza egiten dutenentzat (izokinkideak) eta ur-bizietan kirolak (bereziki raftinga) gustuko dituztenentzat.
Ibaiadar nagusiak [aldatu]
- Ezterengibeleko erreka
- Urepeleko Errobi, Baigorritik datorrena
- Laka, Ortzaizetik
- Baztan, Bidarraitik
- Latsa, Ezpeletatik
Hidrologia [aldatu]
Errobiko arroak prezipitazio nabarmenak ditu: batez besteko urteko plubiometria 1.680 mmkoa da. Ibaiaren erregimena eurikoa da, ia ez du elurrik.
Aturriren beste ibaiadarrak bezala emaria handia du. Bere emaria 42 urtez, (1967 eta 2008 artean, ikertua izan da Kanbon, hau da, Aturri ibaiarekin lotunetik 15 kilometrotara[2]. Ikertutako azalera 870 km² du, hau da arroaren %85a.
Bataz-besteko emaria 30,2 m³ segundokoa bada ere, urtaroz urtaro aldatzen da: neguan eta udaberrian 40,8 eta 46,1 m³/s artean dago (gehienezko bi izanik: lehenengoa abendu-urtarrilean, eta bigarrena apirilean); maiatzatik irailera, emaria gutxituz doa, urteko gutxienezkoa abuztuan izanda eta 11,9 m³/s izanik.
Errobiko batez besteko urteko emaria (m³/s) Kanbon neurtua
Datuak: 1967 eta 2008 artean

Historiako momentuzko gehienezkoa 745 m³/segundokoa zen 1994ko abenduaren 1ean, egunekoa, berriz, 515 m³/segundokoa zen, 1981eko urtarrilaren 16an lortua.
Errobiren datuak Marne Paristik gertu lortutakoak baino handiagoak dira, nahiz eta azken ibai honen arroa 15 bider handiagoa izan (12.920 km² Errobiko 870en aurka).
Gurutzaturiko herriak [aldatu]
- Ezterenzubi
- Donibane Garazi
- Ortzaize
- Bidarrai
- Luhuso
- Itsasu
- Kanbo
- Haltsu
- Jatsu
- Larresoro
- Uztaritze
- Milafranga
- Basusarri
- Baiona
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Banque Hydro - Station Q9312510