Errolanen Arraila
Wikipedia(e)tik
Errolanen Arraila[1] (frantsesez: brèche de Roland; gaztelaniaz: Brecha de Rolando; aragoieraz: Breca Roldán) Monte Perdido mendilerroan dagoen mendi-lepo estu bat da, bertako kondaira baten arabera Orreagako guduan zehar Durandel bere ezpata suntsitu asmoz Karlomagnoren hiloba zen Errolanek ireki ome zuen. Bertara ailegatzeko Goi Pirinioetan barna Frantzian dagoen Gavarnie haranetik edota Espainian dagoen Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionaletik hasita, burutu litekeen txango edo ibilibide eder eta bikain bat da. Aragoiko aldetik Gorizko mendi-aterpea, Carriatako zirkua edota Cotatueroko zirkutik igo liteke.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-6
Kanpo loturak [aldatu]
- Brechaderolando.com — Pirinioak. Errolanen arraila (Gaztelaniaz)