Erroman III.a
Wikipedia(e)tik
Erroman III.a Argiro (grezieraz: Ρωμανός Γ΄ Αργυρός, Rōmanos III Argyros) (968 – 1034ko apirilaren 11) 1028-1034 urteetan Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.
Konstantino VIII.ak bere alaba Zoerekin ezkontarazi zuen eta hala, enperadore bihurtu zen. Esperientzia gutxikoa zen bai politikan bai gai militarretan eta garaitu egin zuten Sirian 1030. urtean. Biztanleak bere alde jartzen saiatu zen eta zergak murriztu zituen. Emazteak aginduta bihurtu zioten lepoa eta haren maitale zen Mikel izan zen hurrengo enperadorea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/03 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Aurrekoa Konstantino VIII.a |
Bizantziar Inperioko enperadorea 1028-1034 |
Ondorengoa Mikel IV.a |