Erromantxe
| Erromantxea 'Rumantsch' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Suitza | |
| Eskualdea: | Grisonia | |
| Hiztunak: | 35.000 | |
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Italikoa Erromanikoa Mendebaldeko italikoa Mendebalekoa Erretorromaniera Erromantxea |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Suitza | |
| Erakunde araugilea: | - | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | rm | |
| ISO 639-2: | roh | |
| ISO 639-3: | roh
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Erromantxea erretorromanieraren dialektoetako bat da, eta Suitzako lau hizkuntza ofizialetako bat, alemanarekin, frantsesarekin eta italierarekin batera. Suitzako % 0,5-0,9 inguruk hitz egiten dute, ia 35.100 hiztunek (2000ko inkesta baten arabera) ama hizkuntza dute, eta Grisonia kantonamenduan bizi dira gehienak.
Latin arruntetik datorren erromantze mintzaira dugu, erretorromanieraren dialekto nagusitako bat, ladinoarekin eta friulierarekin batera.
Rumantschia hiztunen lurraldeak hartzen duen izena da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
- 1552an Jacob Bifrunek "Christiauna fuorma" izenburuko katixima idatzi zuen.
- 1560an Itun Berria itzuli zuten.
- 1919an "Lia Rumantscha" sortu zuten, hizkuntza sustatzeko erakundea.
- 1925eko urtarrilaren 17an lehenengo irratsaioa egin zuten.
- 1938an Suitzako lau hizkuntzen artean onartu zuten.
- 1963ko otsailaren 17an lehendabiziko telebista saioa emititu zuten.
- 1982an Heinrich Schmid hizkuntzalariak Rumantsch Grischun mintzaira batua abiatu zuen, hiztunek poliki eta partzialki onartu dutena.
- 1996an hizkuntza ofizialtzat hartu zuten.
Estatusa [aldatu]
Kantonamenduka, mintzaira soilik ofiziala da Grisonia kantonamendu elehirudunean, eta bertan udalerri bakoitzak erabakitzen du haren hizkuntza ofizial propioak.
Erromantxedunek Suitzako administrazioarekin hizkuntza erabiltzeko eskubidea dute, baina bakarrik "jatorrizko hiztunek". Agintariek, erantzutean, Rumantsch Grischun erabiltzen dute. Halaber, testu ofizial batzuk itzultzen dituzte, baina kultura arduradunek eurek azkenean onartzen dute oso eskaintza sinbolikoa eta murritza egiten dutela. Gainera, zerbitzuen eskaerak oso gutxi dira, batzuetan hiztunek hizkuntza batua baztertzen dutelako eta beste batzuetan alemana lehenesten dutelako.
Izan ere, egoera gutxituan dago herritarren eta hiztunen aldetik, balorazio txikia edukita. Suitzako lau hizkuntza ofizialen artean gutxien erabilia dena da. Halaber, ofiziala ez den serbo-kroazierak, adibidez, harrera hobea dauka, 100.000 hiztun ingururekin.
Dialektoak [aldatu]
Eskualdearen arabera, Sursilvan (Surselvako barrutia), Sutsilvan, Surmiran (Albulako barrutia), Puter eta Vallader (Inneko barrutia) aldaerak ditugu.
Eredu batuaren moduan, Rumantsch Grischun dugu, 1982an Heinrich Schmiden taldeak abiatuta.
Erakundeak [aldatu]
Lia Rumantscha hizkuntza sustatzen duen erakunde nagusia da, 1919an sortua eta gaur egun hainbat elkartek osatua.
Literatura [aldatu]
Egile garrantzitsuenen artean Linard Bardill, Peider Lansel eta Men Rauch ditugu.
Hedabideak [aldatu]
Radio Televisiun Rumantscha (RTR) irrati-telebista katea da.
"La Quotidiana" egunkaria eta "Punts" gazte hilabetekaria ere aipatzekoak dira.
Esapide batzuk [aldatu]
Allegra - kaixo
Co vai? - zer moduz?
Bun di - egun on
Buna saira - arratsalde on
Buna notg - gabon
A revair - adio, agur
A pli tard - gero arte
Perdunai - barkatu
Per plaschair - mesedez
Grazia fitg - eskerrik asko
Anzi - ez horregatik
Gratulazions - zorionak
Bun cletg - zorte on
Quants onns has ti? - zenbat urte dituzu?
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |