Erromatar Monarkia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erromatar Erresuma
Regnum Romanum

K. a. 753 – K. a. 509
Monarkia
She-wolf suckles Romulus and Remus.jpg
Platner - Ancient Rome city growth.jpg
Erromako antzinako auzoak
Erromaren sorrera K. a. 753
Lukreziaren bortxaketa K. a. 509
Hiriburua Erroma
Hizkuntza(k) Latina
Erlijioa Paganismoa
Ondorengoa
Erromatar Errepublika Spqrstone.jpg

Erromatar Monarkia (latinez: Regnum Romanum) Erroma hiria eta haren menpeko eremua gobernatzeko era izan zen, hiria fundatu zenetik Errepublika sortu zen arte.

Legendaren arabera, Romulok hiria K. a. 753an fundatu zuen. K. a. 510ean, Junio Bruto matxinatu zen Tarkinio Superbo azken erregearen kontra. Garaitutakoan, Errepublika sortu zuen.

Honako hauek dira zazpi erromatar erregeak:

[aldatu] Historia

Tiber ibaiko ibi baten ondoan sortu zen. Horren trafiko eta merkataritzarengatik hazi zen hiria. Arkeologiak erakusten duenaren arabera, K. a. IX. mendean sortu zen Erroma, Palatino, Kapitolino eta Kirinal muinoetan hain zuzen ere. Lehenengo biztanleak latinoak eta sabinoak omen ziren.

Etruriarrek K. a. VII. mendean Erroma haren menpe eduki zuten, aristokrazia eta monarkia osatuz. Eskualde horretan boterea galdu zuten K. a. VI. menderako. Erromatarrek gobernu-sistema berritu zuten, errepublika sortuz. Sistema berrian, gobernatzaileek borondatea gauzatzerakoan eragozpenak aurkitzen zituzten, monarkia ekiditeko nahian.

Legendaren arabera, Erroma K. a. 753ko apirilaren 21ean fundatu zuen Romulok. Romulo Eneas printze troiarraren ondorengoa zen. Ika-mika baten ondorioz Remo anaia hildutakoan, Romulo Erromako lehenengo erregea bilakatu zen. Emakumerik gabe, sabinarrei emakumeak bahitu zizkieten erromatarrek, latindarrak eta sabindarrak batuz.