Erromatar galtzada

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erromatar galtzadak (latinez, Viae Romanae) Antzinako Erromak bere mendeko lurralde osoan zehar eraiki eta erabili zituzten galtzadak edo harlauzaz egindako bideak izan ziren, milaka kilometrotan zehar hedatzen zirenak. Egun, horiek aztarnak bakarrik geratzen dira. Horiei esker lurraldeak konkistatzeko armada azkar mugitu eta lehengai eta salgaien garraioa nabarmen erraztu zen. Erromanizazioa ere neurri handi batean bide hauei esker gauzatu zen.

Momentuko probetxuari baino gehiago, zerbitzuaren luzerako errentagarritasunari begira eginda zeuden galtzadak. Horrregatik, erromatarren errepideen eta Erdi Arokoen artean dagoen alderik behinena -Birken arabera- bat besterik ez da izan, Erdi Arokoak herrigune bat eta ondokoa lotzeko bideak izan diren bitartean, erromatarren errepideen kasuan ibilbideak xede zabalagoak zituen. Hortaz, arau orokorra zen (...) zuzenak izatea (...) bide luzeek hirigune nagusiak lotzeko helburuz[1].

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. Abasolo, J.A. et al: "Obras públicas en la Hispania romana. Kultura ministerioa, 1980.