Terma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromatar termak» orritik birbideratua)
Karakalaren Termak.

Terma antzinako ur beroko herri-bainuetxea da, erromatarren garaikoa bereziki.

Termak garrantzi handia izan zuten erromatarren garaian eta pribatuak nahiz herrikoak izan zitezkeen. Denborarekin bilerak eta bizitza soziala egiteko gune bilakatu ziren.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Termaren funtsezko parteak hauek ziren: frigidarium (ur hotzeko igerilekua), tepidarium (sala beroa) eta caldarium (ur beroko bainuak, lurrun-bainuak eta masajea hartzeko tokia); horiez gainera, apoditerium edo aldagela zegoen. Herri guztiek zuten termaren bat edo gehiago, eta batzuk arkitektura-obra handiak ziren; aipagarriak dira, besteak beste, Karakalarena Erroman (K.o. 206-217), Adrianorena Tivolin, eta Dioclecianorena (K.o. 298-306).

Artzi baskoi-erromatar kokalekuko termetako hipokaustoa

Termak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auritz eta Aurizberri artean dagoen Zalduako erromatar kokalekuan eta gertuko Artzikoan[1] ere, termak aurkitu dira[2]. Arkaiako mansioko termak aspaldi ezagutzen dira eta 2015ean horien inguruko erakusketa egin zuen Bibat museoak.

Terma garrantzitsuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Erromatar Galtzada Eta Artziko Aztarnategi» Valle de Arce - Artzibar 2019-05-14 (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  2. Aranzadi. «Zalduak bere erromatar iragan termala eta eraikuntz monumetalen zatia azaleratu ditu» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]