Erromatar zuzenbide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erromatar zuzenbidea Antzinako Erromako legedia, Erromako Inperioa sortu zenetik Sortaldeko Inperioa desagertu zen bitartean indarrean iraun zuena. Lege-sistema horrek eragin handia izan du bai mendebaleko herrietako legedietan eta baita ekialdeko herri batzuetan ere.

Erromatar legediaren lehenengo bilduma Hamabi Taulak dira (K. a. 451-450); horien bidez, ordura arte patriarken familiako pontifizeen eskuetan egon ziren arauak ezagutzera eman ziren. Erromako Foroan ezarri zituzten zurezko eta brontzezko taulak, herritar guztien eskura. Erromatar zuzenbideak ondareei buruzko gaiak hartzen ditu kontuan (oinordekotzak), betebeharrei buruzkoak (hitzarmenak, maileguak...), ondasun eta jabetzazkoak, eta pertsonei buruzkoak.

Hasieran, Erroma hiri txikia zenean, legeak hiritarrentzat izaten ziren (ius civile) eta ez atzerritarrentzat. K. a. III. mendearen erdian Erromak indar hartu zuen, eta jende (peregrini) mota asko bertaratu zen. Horientzat legedi berriak egin zituzten (ius gentium). Hala ere, mende horretan zehar batu egin ziren bi legediak, eta hiritar guztientzat legedi bakarra erabili zen. Harrezkero Zuzenbide Erromatarra korapilatu, ugaritu eta zaildu egin zen, eta legegizonak behar izan ziren legeak argitzeko.

K. o. V. mendera arte legeak bildu eta errazteko zenbait ahalegin egin ziren arren, Justiniano I.a enperadoreak lortu zuen 529an lege guztiak Codex Constitutionumean biltzea, eta hori da Erromatar Zuzenbidearen iturri nagusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]