Erromes-maskor handi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Erromes-maskor handia
Erromes-maskorra
Erromes-maskorra


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Goifiluma: Lophotrochozoa
Filuma: Mollusca
Klasea: Bivalvia
Azpiklasea: Heterodonta
Ordena: Ostreoida
Familia: Pectinidae
Generoa: Pecten
Espeziea: Pecten maximus
Linné, 1758

Erromes-maskor handia edo bieira handia, sarri erromes-maskorra soilik, (Pecten maximus) molusku kuskubikoa da, Done Jakue bidearen ikur nagusia delako ezaguna.

Kusku asimetrikoduna, erraz ezagut daiteke goiko kuskua guztiz zapala eta uhin moduko saihetsez hornitua dagoelako. Kolore gorri-arrekoa da, batzuetan arrosakara edo orbanduna. Ezaugarri nagusia, animaliengan oso urria, dituen begi katadioptrikoak dira[1], islaz funtzionatzen dutenak. Kuskuak bat-batean itxiz igeri egiteko gai dira (hidropropultsioa).

Sukaldaritzan oso aintzat hartua da. Frantzian, haragiaz gain, guruin genitala ere jaten da. Hau bi ataletan banatua dago: atal arra, zuria, eta atal emea, gorri laranjakara.

Bada beste espezie bat, erromes-maskor txikia (Pecten jacobaeus), Mediterraneoan baino bizi ez dena, eta erromes-maskor handiaren antza handia duena. Badirudi bien arteko alde genetikoa oso txikia dela eta koespezietzat har daitezkeela[2].

Izadian hogei urte izatera irits daiteke.

Ikurtzat erabilia [aldatu]

Erromes-maskorra ondorengo hauen ikurra da:

Done Jakue bidea [aldatu]

Erromes-maskorra ugaria da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Done Jakue bideak Santiagotik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Han, erromesek bieira bat hartzen zuten, erromesaldiaren erakusgarri. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen. Egun ere, Done Jakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da.

Erreferentziak [aldatu]

  1. (Ingelesez) eyedesignbook
  2. [1]