Erromintxel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromintxela
Erromintxela hitz egiten den eremua.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainia eta Frantzia
Hiztunak500-1000 inguru (1997an)[1]
EskualdeaEuskal Herria
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
pagodolektoa[2]
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3emx
Ethnologueemx
Glottologerro1240
IETFemx

Erromintxela (baita errumanzel eta erremaitzela ere[3]) ijito edo buhame euskaldunen eta haien hizkeraren izena da. Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: pagadolektoa da, «hizkuntza apurtua», euskara eta romania batzen dituena.[4][5] Romani linguistikaren baitan para-romani multzoan sailkatu ohi da, hiztegi arloan jatorrizko romani hizkuntzaren lexikoa hein handiz gordetzen duelako, baina aldiz gramatikaren arloan romaniaren ezaugarriak galdu eta beste hizkuntza batenak hartu dituelako, kasu honetan euskararenak.[6] Hortaz erromintxelak romaniaren hiztegia eta euskararen gramatika uztartzen ditu.

Egaxu da ijitoak ez direnei deitzeko darabilten izena. Kalo kulturako ijitoei aldiz, hankagorri deitzeko ohitura dute. Hori erromintxelen talde-sentimenduaren froga izan daiteke.

XV. mendean Europako iparraldetik etorri eta egun Lapurdiko kostaldean, Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik dirauen talde etniko baten mintzaira da erromintxela.[5]

Hizkuntza

Romania eta euskara batzetik sortutako mintzoa da erromintxela, Euskal Herriko buhame edo ijito jendeek hitz egin izan dutena. Oso gutxi ikertu da: Resurreccion Maria Azkuek erromintxelezko hitz gutxi batzuk bere hiztegian jaso bazituen ere, azken urteotan Josune Muñoz filologoa izan da euskararen eta romaniaren nahastura hau sakonki ikertzen lehena, eta bostehun hitz inguru biltzea lortu du.

Romani hizkuntzalariek diote erromintxela pagodolekto edo broken spoke bat dela, hau da, romani hizkuntzaren dialekto baten eta bertako hizkuntzaren artean sortutako hizkera nahastua. Morfologia eta gramatika euskararenak ditu. Aditzak ere euskararenak dira, eta tokian tokiko euskalkien ezaugarriekin erabiltzen dituzte; bizkaitarrek bizkaierakoak, lapurtarrek lapurterakoak... Lexikoa, ordea, erabat da erromintxela, horregatik euskaldunei ulergaitza egiten zaigu hizkera hau. Gainera, oso bizkor hitz egiten da, izan ere, bere garaian horixe zen erromintxelaren helburua, egaxuek, euskaldunek, ulertuko ez zuten hizkera izatea.[5]

Euskal Herrian barna 500 erromintxel inguru omen daude. Askok badakite kaloa, gaztelania edo euskara ere, eta hiruretan hitz egiteko gai denik ere bada. Etxeberria deitura oso ohikoa da haien artean.[5] Hegoaldean hiztun gehienak laurogei urtetik gorakoak dira, eta gazteagoek ulertu bai, baina ez dakite erromintxelez hitz egiten. Iparraldean, oraindik ere, hiru belaunalditan, erromintxela eguneroko hizkuntza da buhame familia batzuetan.

Erromintxelari gehienbat erromintxela esaten diote erdaretan ere. Badira bakanago erabiltzen diren beste sinonimo batzuk ere:

  • Ingelesez: Basque calo[7] (Euskal Herriko kaloa)
  • Gaztelaniaz: caló vasco [8] (Euskal Herriko kaloa)
  • Frantsesez: euskado-romani[9][10]

Etimologia

Erromintxela hitzaren etimologia ezezaguna da guztiz, oso hitz berria delako eta hiztunek ere jatorriz ez zutelako erabiltzen.[11] Lehen erromintxelaz aritzen zirenei ijito, ungriano edo buhame deitzen zitzaien[1] Baliteke erromes eta mintzaira hitzen lotunetik ekarria izatea.

Ikerketak

XX. mendearen bukaeran, erromintxel herriaren historiari, bizimoduari eta hizkuntzari buruz ikerketa-proiektua hasi zen, Kale Dor Kayiko gobernuz kanpoko erakundeak bultzatuta eta Euskaltzaindiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen diru-laguntzarekin. Egitasmo horretan, Josune Muñoz izan da hizkuntza sakonki ikertu duen lehen euskalaria.[5] Horretarako Elias Lopez de Mungia historialariaren laguntza izan du.

Kale Dor Kayiko da romania bultzatu eta sustatzeko lan egiten duen erakundea. Erakundekideek 1990eko hamarkadan oraindino erromintxelaz aritzen zenik bazela jakin zuten Alizia Stürtzeren "Agotak, juduak eta ijitoak Euskal Herrian" artikuluaren bidez.[11] Erakundearen helburua Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian erromintxelak duen egoera aztertzea da.[11]

Hizkuntza-ezaugarriak

Adituen iritziz, erromintxelen hizkuntza broken spoke edo pagodolekto bat da, Romani hizkuntzak eta euskarak elkar topatzetik sortua. Gaztelaniarekin izandako harremanaren ondorioz Kalo hizkuntza sortu zen modu berean, euskaratik hartutako mailegu linguistikoekin erromintxela eratorri zen. Josune Muñoz filologoaren ustez, nahiz eta erabat frogatu gabe dagoen, erromintxelek romaniaren kalderash dialektoa ekarri zuten[5], eta erromintxela kalderasharen eta euskararen nahastetik sortu bide zen. Hortaz, ez da kalotik eratorria nahiz eta gaur egun kalozko eta euskarazko hitz batzuk ere erabiltzen dituen. Morfologia eta sintaxia euskararenak ditu. Aditzak ere euskararenak dira, eta tokian tokiko euskalkien ezaugarriak ditu; bizkaitarrek mendebaldekoak, lapurtarrek lapurterazkoak.[5] Lexikoa, ordea, erabat erromintxela da. Josune Muñozek bostehun hitzeko hiztegi bat osatzea lortu du.

Mintzaira ulertezina da bai euskaldunentzat bai kalo hiztunentzat.[5] Hala ere kaloaren erro bera duenez, badaude zenbait hitz antzekoak direnak. Hona hemen adibide batzuk:

Erromintxela Kalo Erroa Esanahia euskaraz
dikelatu diquelar dikháv ikusi
kamatu camelar kamáv maite
kurratu currar, currelar butjí keráv lan egin
mangatu mangar mangáv Erromintxelaz, "eskatu". Kaloz, "lapurtu"
txoratu chorar čoráv lapurtu
zuautu sobar sováv lo egin
ankhai acay begia
egaxi gachí gaží Ijito ez den emakumea
elakri-lumia lumi lumni Erromintxelaz "fama txarreko emakumea". Kaloz eta romaniz, "emagaldua"
fula ful khul kaka
jero jeró šeró Erromintxelaz, "burua". Kaloz, "aurpegia"
kher queli kher etxea
oxtaben estaribén astaripe prisoi
pindru pinrel punró oin
txau chaval čhavó seme
kalu caló kaló beltza
aimenge menda mánge "ni(k)", agian aménge "gu (k)" (datibo) Ni(k)

Fonologia

Egun ez dago hizkuntzaren deskribapen fonologikoak erakusten duen paradigmarik. Beraz, ezin da jakin zein den grafemen balio fonetiko zehatza edo zuzenean euskarazko fonemekin elkarrekikotasunik duten.

Morfologia

Erromintxelazko ezaugarri morfologikoen adibideak:[1][11][15][16][17]

Erromintxela Euskara Erroa Funtzioa erromintxelaz Adibidea
-a -a Euskarazko -a Atzizki absolutiboa phiria "lapikoa"
-ak -ak Euskarazko -ak atzizki plurala sokak "berokiak"
-(a)n -(a)n Euskarazko -(a)n atzizki inesiboa khertsiman "tabernan"
-(a)z -(a)z Euskarazko -(a)z atzizki instrumentala jakaz "suaz"
-(e)k -(e)k Euskarazko -(e)k atzizki ergatiboa hire dui ankhai koloek "zure bi begi beltzek"
-ena -ena Euskarazko -ena atzizki superlatiboa loloena "gorriena"
-(e)ko(a) -(e)ko(a) Euskarazko -(e)ko(a) atzizki leku-genitiboa muirako "bokaleko"
-(e)rak -(e)rat (Ipar Euskal Herrian) Euskarazko -(e)ra(t) atzizki adlatiboa txaribelerak "ohera"
-pen -pen Euskarazko -pen menpekotasuna adierazteko atzizkia
-ra -ra Euskarazko -ra atzizki adlatiboa penintinora "errekara"
-tu -tu Euskarazko -tu aditzak sortzen duen atzizkia dekhatu "ikusi"
-tzea -tzea Euskarazko -tzea aditz-izena atzizki sortzailea
-tzen -t(z)en Euskarazko -t(z)en gerundioaren atzizki sortzailea kherautzen "egiten"

Aditz sorrera

Aditz gehienak romanizko erroek eta euskarazko -tu atzizkiak sortuak dira. Hona hemen adibide batzuk[1][15][16]:

Erromintxela Euskara Romani[18]
brikhindu[12] euria izan brišínd
burrinkatu[12] harrapatu (astaráv)
dikelatu, dekhatu[16] ikusi dikháv
erromitu {eŕomitu)[14] ezkondu
gazinain kheautu[14] erditu
goli kherautu, goli keautu[14] kantatu (gilábav)
kamatu[16] maitatu kamáv
kerau, keau, kherautu[16], keautu[15][14] egin keráv
kurratu lan egin butjí keráv
kurrautu {kuŕautu}[14] jo
kuti[16][14] begiratu dikáv
letu[16][14] hartz lav
mahutu[14], mautu[14] hil mu(da)ráv
mangatu[15][14] eskatu mangáv
mukautu[14] bukatu
najin[14] bukatu
papira-keautu[14] idatzi (skirív, ramóv)
parrautu {paŕautu}[14] ebaki
pekatu[15][14] janaria prestatu pakáv
pekhautu[16] erre
piautu[15][14] edan pjav
tarautu[14], tazautu[14] ito
teilaitu[14] jan xav
tetxalitu, texalitu[14] ibili
txanatu[15] jakin žanáv
txiautu[14] besteen aurretik sartu
txoratu[15], xorkatu[14] {s̃orkatu}[17] lapurtu čoráv
ufalitu[14] ihes egin
xordo keautu[14] lapurtu
zuautu[15][14] lo egin sováv

Erromintxelazko aditzen erabilera euskalkiena bera da:

Erromintxela[16] Nafar-lapurtera[19]
ajinen duk[20] izanen duk
dekhatu nuen ikusi nuen
dinat diñat
erantzi nauzkon erantzi nauzkan
...haizen hi ...haizen hi
kamatu nuen maitatu nuen
letu hindudan hartu hintudan
nintzan nintzan
pekhautzen nina erretzen naute
pekhautu nintzan erre nintzen
pekhautzen niagon erretzen niagon
tetxalitzen zan ibiltzen zan
zethorren zetorren
zoaz zoaz

Ezezko perpausa na/nagi[15][12] (romaniz na/níči; euskaraz ez/ezetz) da. Euskarazko "bai" adierazteko ua (Romaniz va) erabiltzen da.[12]

Izenak

Izen gehienek romanizko erroa dute, normalean euskarazko atzizkiez lotuta:

Erromintxela Euskara Romani[18]
angi[21] ezti (avdžin)
ankhai[16] begi (jakh)
asinia[12] botila (fláša)
balitxo[12] txerriki baló ("txerri" eta euskal atzizkia)
barki[12], barku[12] ardi bakró
barkitxu[11], barkotiñu[12] arkume bakro "ardia", eta euskarazko -txu txikigarria
basta, baste[15] esku vas(t)
bato[1], batu[12] aita dad
bliku[12] txerri balikanó mas
bluiak[12] poliziak (policájcur)
budar[15][12] ate vudár
burrinkatzea[12] harrapatze
dantzari[16] dantzari (euskarazko erroa)
dibezi[16][14] egun djes
duta[15][14] argi udút
egaxi[15][14][12] ijitoa ez dena (emakumea) gaží
egaxo[14], ogaxo[15][14], egaxu[14] ijitoa ez dena (gizona) gažó
elakri[15], ellakria[22] neska(til) raklí
elakri-lumia[17][12] emagaldu
eramaite[16] erama(i)te
eratsa[14][12], erhatsa[14], erhatza[12] ahate (goca)
erromi {eŕomi)[15][14], errumi[17][12] 1 senar 2 ezkontza[23] rom
erromiti[12] emazte romní
erromni emazte, emakume romní
erromitzea[15] eskontza (bjáv)
erromitzeko {eŕomitzeko)[14], erromitzekoa[15] eraztun (angruští)
fula[14] kaka khul
futralo[14][12] pats
gata[16][14][12] ator gad
gazin[16][14] haur
giltizinia[14] giltza (čája)
goani[15][14][12] zaldi (grast)
goia[12] lukainka goj
goli[16][14] kanta gilí
grasnia[17][12], gasnia[14][17], grasmiña[24], gra[15] zaldi gras(t)
guru[15], gurru {guŕu}[14] idi gurúv
guruni[15] behi gurumni
gurutiño[17][12] txahal gurúv (eta euskarazko txikigarria -tiño)
haize[16] haize (euskarazko erroa)
jak[15], jaka[17][14][12], zaka[14], aka[15] su jag
jakes[17][14] gazta (királ)
jera[14][25] asto (esa)
jero[14] buru šeró
jeroko[14] txapela
juiben[17][12] galtzak (kálca)
kalabera[14][12] buru (šeró)
kalleria {kaĺeria}[14] zilarreria
kalo[14], kalu[17][12] kafe (káfa)
kalo-kasta[16] ijito-kastaro
kamatze[16] maitzatze < kamáv
kangei[14][25][12], kangey[17] eliza kangerí
kani[17][14][12] oilo khajní
kaxta[15][14] zur kašt
kaxtain parruntzeko {paŕuntzeko}[14] aizkora
kher[16], khe[14], kere[17][14], khere[15], kerea[12] etxe kher
kereko-egaxia {kereko-egas̃ia}[17][12] etxeko andre
kereko-egaxoa {kereko-egas̃oa}[17], kereko-ogaxoa[12] etxeko jauna
ker-barna[14] gaztelu (koštola)
ker[15][12], qer[15] asto (esa)
kero, keru[14][12] buru šeró
khertsima[14][16] taberna
kiala[17][14][12], kilako[17][14] gazta királ
kilalo[14] haize hotza
kirkila[14][12] babarruna (fusúj)
konitza[14], koanits[14][12] saski kóžnica
laia[17][14][12] jauna
lajai[14], olajai[14], lakaia[12] apaiz (rašáj)
laphail[17][14], lakhaia[17] apaiz (rašáj)
latzia[16][17][14][12] gau
lona[17][14][12] gatza lon
mahutzea[15], mautzia[12] hiltzea mu(da)ráv eta euskarazko -tzea atzizkia
malabana[14][12] gantzu (thuló mas)
mandro[14][16] ogi manró
mangatzia[12] eske mangáv eta euskarazko -tzea atzizkia
marrun[17] {maŕun)[14] senar
mas[15][12], maz[15], maza[14] haragi mas
megazin[14][12] haur
milleka[17] {miĺeka}[14] arto
milota[14] ogi (manró)
milotare-pekautzeko[14] labe
Mimakaro[17][14] Ama Birjina
miruni[17][14] emakume
mitxai[16][14], {mits̃ai}[17] alaba čhaj
mol[16], mola[14][12] ardo mol
mullon {muĺon}[14][12], mullu {muĺu}[14] mando
ñandro[17][14][12], gnandro[14] arraultz anró
oxtaben[14][21][12], oxtaban {os̃taban}[17] gartzela astaripe
paba[14], phabana[17], pabana[12] sagar phabáj
paba-mola[14] sagardo
panin[15][14], panina[17][12], pañia[1] ur pají
panineko[14], paninekoa[15] pitxer
paninekoain burrinkatzeko {buŕinkatzeko}[14] sarea
paninbaru[14], panin barua[15] ibai, itsaso (derjáv, márja)
panintino[14], panin tiñua[15], penintino[16] erreka (len)
pangua[11] larre
panizua[17][14][12] arto
papin[14], papina[17] antzar papin
papira[14] paper papíri
pindru, pindrua[17][14][12], pindro[16], prindo[14] hanka punró
pindrotakoa[15] galtzak kálca
piri, piria[17][14][12] lapiko pirí
pora[17][14][12] urdaila per
potozi[14] diruzorro
prindotako[14] galtzerdi pinró
soka[16][17][14][12] beroki
sumia[12] zopa zumí
thazautzia[12] itotze taslaráv eta euskarazko -tzea atzizkia
tekadi[17][14], tekari[14] hatz (naj)
ternu[14] gazte
txai[16][14] {ts̃ai}[17] čhaj
txaja[14] aza (šax)
txara[14] belar čar
txaripen[15], txaribel[16] ohe (vodro)
txau[14], xau[20] seme čhavó
txiautzia[12] eraso ?, eta euskarazko -tzea atzizkia
txipa[11] izen (aláv)
txiautu[14] ijito
txohi[14], txoki[16] gona
txohipen[14][12] hutsalezko lapurreta
txor[15], txora[14][12] {ts̃ora}[17] lapur čor
txuri[15][14][12] aizto čhurí
xordo[14][12], txorda[14] {ts̃orda}[17] lapurketa čoripé
xukel[14] {s̃ukel}[17], txukel[15], txukela[14][12] {ts̃ukela}[17] txakur žukél
xukelen-fula {s̃ukelen-fula}[17], txukelen fula[12] zakur-putza
xukel-tino keautzale[14] txakur emea
zuautzeko[14], zuautzekoa[15] estalki
zitzaia[14][21], txitxai[14][12] {ts̃its̃ai}[17] katu
zume[17][14], sume[14] zopa zumí
zungulu[17][14], sungulu[14][12] tabako (duháno)
zut[15], zuta[14], xut[15], txuta[14], txuta[12] {ts̃uta}[17] esne thud

Zenbakiak

Hona hemen erromintxelazko zenbakien zerrenda[1][15][16]

Erromintxela Euskara Romani[18]
jek[14], jeka[15], eka[15][14] bat jék
dui[15][16] bi dúj
trin[15][16] hiru trín
higa[14] hiru (trín)
pantxe[15] bost panž

Adjektibo eta adberbioak

Erromintxelazko adjektiboak eta adberbioak romanizko errotik ekarriak izan ohi dira[1][15][16]:

Erromintxela Euskara Romani[18]
baro[16], baru[15][12] handi baró
bokali[15] gose bokh
buter[15] asko, ainitz but
dibilo[15] erotua dilino
dibilotua[16] erotua < dilino
gabe[16] gabe (euskal erroa)
eta[16] eta (euskal erroa)
geroz[16] geroz (euskal erroa)
hautsi[16] hautsi (euskal erroa)
kalu[15] beltz kaló
kaxkani[14] zikoitz
kilalo[12] hotz šilaló
latxo[14], latxu[15] on lačhó
londo[16] samur
nazaro[15][14][17][12], lazaro[14] eri nasvaló
palian[11] ondoan
parno[16] garbi parnó
telian[15] behean téla
tiñu[15][17][12] txiki cignó
upre[15][16] gain(ean), gora opré

Izenordainak

Erromintxelazko izenordainak bi hizkuntzetatik —euskaratik eta romanitik— datoz[15][16]:

Erromintxela Euskara Romani[18]
aimenge[15] ni mánge "ni", agian aménge "gu" (datiboak)
ene[16] ene (euskal erroa)
harekin[16] harekin (euskal erroa)
hari[16] hari (euskal erroa)
hartan[16] hartan (euskal erroa)
heure[16] heure (euskal erroa)
hi[16] hi (euskal erroa)
hire[16] hire (euskal erroa)
hiretzat[16] hiretzat (euskal erroa)
mindroa[16] nirea miró
neure[16] neure (euskal erroa)
ni[16] ni (euskal erroa)

Adibideak

Lerroarteko bertsioa duten adibideak:[15][16]

  1. khereko ogaxoa
  2. khere-ko ogaxo-a
  3. etxeko jauna


  1. hiretzat goli kherautzen dinat
  2. hire-tzat goli kerau-tzen d-i-na-t
  3. hiretzat abesten dinat

Beste adibideak:[11][17][14][20]

  • Erromintxelaz: txuria txiautu
  • Euskaraz: Sartu aiztoa besteen aurretik


  • Erromintxelaz: kuti zarrak upre!
  • Euskaraz: gora begira ezak!


  • Erromintxelaz: xaua, goli keau zak, mol buterrago ajinen duk
  • Euskaraz: mutila, kanta ezak, ardo gehiago izanen duk


  • Erromintxelaz: txaia, brastando keau zak!
  • Euskaraz: mutila, azkar korrika egizak!


  • Erromintxelaz: txipa nola duzu?
  • Euskaraz: nola duzu izena?


  • Erromintxelaz: masak eta barkitxuak panguan daoz
  • Euskaraz: ardiak eta arkumeak larrean daude


  • Erromintxelaz: nire kera zurearen palian dao, hemendik obetoao dikatuko duzu
  • Euskaraz: nire etxea zurearen ondoan dago, hemendik hobeto ikusiko duzu

Hizkuntzaren egoera

Hego Euskal Herrian egun 500 erromintxel hiztun inguru daude, hau da erroldatutako 21.000 ijitoen %2 ; Ipar Euskal Herrian, berriz, beste 500 bizi dira.[1] Hego Euskal Herrian dauden hiztun gehienek 80 urte baino gehiago dituzte, gainera, gutxiago dira erraz aritzen direnak (batzuk gaztelaniaz, euskaraz eta kaloz ere erraz hitz egiten dutenak). Talde etnikoko adin ertainekoak elebidun pasiboak izan ohi dira. Gazteak, berriz, euskaraz edo gaztelaniaz baino ez dira mintzo . Ipar Euskal Herrian, aldiz, belaunaldi arteko transmisioa badabil oraindik ere.[5]

Hala ere, euskal jatorrizko ijitoen artean erromintxelazko hiztunen portzentajea aipatutakoa baino handiagoa omen da, XX. mendeko industrializazioan kalo hiztun askok migratu baitzuen Hego Euskal Herrira.[26]

Historia

Erromintxela sortu zuten ijitoak XV. mendean Europako iparraldetik Euskal Herrira migratutako kalderash hiztunak ziren. Muñozen eta Lopez de Mungiaren ustetan, euskararen eta romaniaren arteko antzekotasun morfologikoak eta fonologikoak izateak asko erraztu zuen ijitoen mintzairak euskararen morfologia hartzea.[11]

Taldea laster gizarteratu zen Euskal Herrian, tokian tokiko euskalkiak erabiliz, euskal emakumeen eskubideak onartuz eta bertsolaritzan eta pilotan arituz.[11][27] Baliteke askok Euskal Herrian geratzea aukeratzea Europan jasandako jazarpenetik ihes egiteko.[11][26] Nafarroan XVI. mendean aipaturiko lehendabiziko abizenak Bustamante, Hernández, Aragonés, Zamora, Malla, Heredia, Cortés, Campo, Ribera, Iturbide, Gaiferos, García, Navarro, Moyno edo Moreno izan ziren, baina hurrengo mendeetan Barrutia, Etxeberria edo Agirretarrak agertu ziren.[28] Hala ere, Euskal Herrian ere jasan zuten jazarpena. Adibidez, 1549an Tuteran bildutako Nafarroako Gorteek erresuman sartzea galarazi zieten, ehun zigorradaren mehatxupean. Bi urte geroago, Iruñean bildu eta zigorra zehaztu zuten: 14 eta 60 urte artekoak izan behar ziren.[28] 1602an Nafarroako Gorteek lege berri bat atera zuten «erromes» guztiak atxilotzeko eta sei urteko galera zigorra ezartzeko.[3]

XVIII. menderako jarrera aldatu egin zen eta ijitoak gizarteratzea zen helburu berria. Adibidez Nafarroako Gorteek 1780. eta 1781. urteen artean 23. Legea atera zuten, «agintariek bildu, kokaguneak eta lan onestak bil diezazkieketen...».[3]

Erromintxelek beren burua ijitotzat hartzen badute ere, kalo ijitoetatik bereizi izan dira,[27] eta xangogorri edo hankagorri da kalo ijitoei deitzeko erabili duten izena.[1][5]

Erromintxela euskal literaturan

Euskal idazle batzuek erromintxela erabili izan dute sorkuntza literarioan. Kama-goli erromintxelezko poema jasotzen du Jon Miranderen Poemak 1950-1966 antologiak,[16] gero Mikel Markezek Kantu Erotikoak diskorako musikatu zuena. Koldo Izagirreren Metxa esaten dioten Agirretar baten ibili herrenak eta Agirre Zaharraren kartzelaldi berriak eleberrietan, pertsonaia batzuek erromintxelazko hitzak erabiltzen dituzte.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b c d e f g h i j Argüello, Xabier Ijito euskaldunen arrastoan El País (2008) online
  2. Josune Muñozi eginiko elkarrizketa: «Erromintxelak euskaldun petoak dira», Argia.
  3. a b c Auñamendi Entziklopedia: Gitano
  4. Unai Brea: «Hiretzat goli kherautzen dinat, erromeetako gazi mindroa», Argia, 2008-03-23.
  5. a b c d e f g h i j k l Lore Agirrezabal: «Erromintxela, euskal ijitoen hizkera», Argia, 2003-09-28.
  6. Matras, Y. (2002). A Linguistic Introduction. Cambridge University Press. ISBN 0-521-63165-3
  7. Ethnologue: Languages of Spain
  8. Ikus Wikilingue hiztegiko «caló vasco» sarrera.
  9. Langues d'Europe et de la Méditerranée (LEM) La langue rromani en Europe
  10. Nicole Lougarot, Bohémiens, Gatuzain Argitaletxea: 2009, ISBN 2-913842-50-X
  11. a b c d e f g h i j k l Brea, Unai: [«Hiretzat goli kherautzen dinat, erromeetako gazi mindroa», Argia, Donostia, 2008.
  12. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az ba bb bc bd be bf bg bh bi bj bk bl bm bn bo bp bq br bs bt bu bv bw bx by Daranatz, Jean-Baptiste «Les Bohémiens du Pays Basque», Eskualdun Ona, 38. zenbakia (1906ko iraila).
  13. Berraondo, R.: «La euskera de los gitanos», Euskalerriaren Alde - Euskal Kulturaren aldizkaria, 1921.
  14. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az ba bb bc bd be bf bg bh bi bj bk bl bm bn bo bp bq br bs bt bu bv bw bx by bz ca cb cc cd ce cf cg ch ci cj ck cl cm cn co cp cq cr cs ct cu cv cw cx cy cz da db dc dd de df dg dh di dj dk dl dm dn do dp dq dr ds dt du dv dw dx dy dz ea eb ec ed ee ef eg eh ei ej ek el em Lhande, Pierre: Dictionnaire Basque-Français et Français-Basque, Paris, 1926.
  15. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az ba bb bc bd be bf bg bh bi bj bk bl bm Federico Krutwig Sagredo: «Los gitanos vascos», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, 31. zenbakia (1986). Online eskuragarri.
  16. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az ba bb bc bd be bf Mirande, Jon Poemak 1950-1966 Erein, Donostia (1984) online
  17. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az Azkue, Resurreccion Maria (1905), Diccionario Vasco-Español-Francés, Bilbo, 1984.
  18. a b c d e Heinschink, Mozes & Krasa, Daniel "Romani Wort für Wort" Kauderwelsch 2004
  19. Laffitte, Pierre "Grammaire Basque Pour Tous" Haize Garbia, Hendaia 1981
  20. a b c Saizar, Joxemi eta Asurmendi, Mikel "Argota: Hitz-jario ezezagun hori" Argia 1704. zbk, Donostia (1999) online
  21. a b c Izagirre, Koldo "Agirre Zaharraren Kartzelaldi Berriak" Elkar (1999) ISBN 978-84-83331-439-5
  22. Mitxelena, Koldo "Diccionario General Vasco - Orotariko Euskal Hiztegia VI Dag-Erd" Euskaltzaindia, Bilbo (1992)
  23. Mitxelena, Koldo "Diccionario General Vasco - Orotariko Euskal Hiztegia VII Ere-Fa" Euskaltzaindia, Bilbo (1992)
  24. Mitxelena, Koldo "Diccionario General Vasco - Orotariko Euskal Hiztegia VIII Fe-Gub" Euskaltzaindia, Bilbo (1995)
  25. a b Mitxelena, Koldo Diccionario General Vasco - Orotariko Euskal Hiztegia X Jad-Kop Euskaltzaindia, Bilbao (1997)
  26. a b Eusko Jaurlaritza: Plan Vasco para la promoción integral y participación social del pueblo gitano (2005)
  27. a b Vizarraga, Óscar. (2001). «Erromintxela: notas para una investigación sociolingüística» I Tchatchipen (Bartzelona: Instituto Romanó) 33.
  28. a b Egaña, Iñaki. (2009). Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos. Txalaparta, 79 eta 82 or. ISBN 9788481365436..

Kanpo loturak