Errumaniera
Errumaniera (limba română) hizkuntza indoeuroparra da, batez ere Errumanian eta Moldavian (moldaviera izena du han) hitz egiten dena. Bi herrialde horietan eta Serbia, Hungaria eta Ukrainako alde batzuetan ofiziala da.
Mundu osoan zehar, 28 milioi pertsona inguruk hitz egiten dute: munduko 36. hizkuntza mintzatuena da.
Historia
- 1512an, lehen dokumentua idatzi zen, gutun bat, hain zuzen ere.
- 1850eko urtarrilaren 15ean, Mihai Eminescu poetarik ezagunena jaio zen (1889an hila).
- 1866an, Academia Romana gaur egungo erakunde araugilea sortu zuten, "literatura elkarte" moduan.
Hiztunen geografia
Herrialdea | Hiztunak (%) |
Hiztunak (etxeko hizkuntza) |
Biztanleak (2005) |
---|---|---|---|
Europa | |||
Errumania | % 91 | 19.736.517 | 21.698.181 |
Moldavia | % 76,4 | 2.588.355 | 3.388.071 |
Transnistria (Ekialdeko Moldavia) | % 31,9 | 177.050 | 555.500 |
Vojvodina (Serbia) | % 1,5 | 29.512 | 2.031.992 |
Literatura
Moldaviera
Errumanieraren aldaera hori Moldaviako hizkuntza ofiziala da. Kontzeptuari eta identitateari dagokienez, ika-mikak sortzen ditu, moldaviera eta errumaniera ia gauza bera direlako: alde bakarra alfabetoa da, lehenengoak zirilikoa erabiltzen baitu, eta bigarrenak, latinoa.
Alfabetoa
A, a (a)
Ă, ă (ă) bokal neutroa (inglesezko "above" bezalakoa)
Â, â (â scris din a) /i/ eta /u/ren arteko soinua
B, b (be)
C, c (ce) a, o eta u bokalean aurretik, euskal k bezalakoa; e eta i-ren aurretik, euskal tx bezalakoa
D, d (de)
E, e (e)
F, f (fe / ef)
G, g (ghe / ge)
H, h (ha / haș)
I, i (i)
Î, î (î scris din i) /i/ eta /u/ren arteko soinua
J, j (je) frantses j bezalakoa
K, k (ka de la kilogram)
L, l (le / el)
M, m (me / em)
N, n (ne / en)
O, o (o)
P, p (pe)
Q (chiu)
R, r, (re / er)
S, s (se / es) euskal zeta bezalakoa
Ș, ș (șe) euskal ixa bezalakoa
T, t (te)
Ț, ț (țe) euskal tz bezalakoa
U, u (u)
V, v (ve)
W (dublu ve)
X, x (ics) euskal ixa bezalakoa, baina sexu, oxigeno, taxi hitzetan
Y (i grec) maileguetan baino ez eta jatorrizko hizkuntzetan bezala ahoskatua
Z, z (ze / zet) zubererazko zeta, "plazer" hitzean, edo frantsesezko eta ingelesezko esea, "rose" hitzean bezala
Egitura
Errumanierazko hitzen % 75-85 latinetik etorritakoak dira eta gaur egungo hizkuntzaren ia % 40 italieratiko eta frantsesetiko maileguak dira, bereziki XIX. mendean hartuak.
Halaber, hiztegiaren zati txiki bat eslaviar jatorrikoa da.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errumaniera |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Ingelesez)(Frantsesez)(Errumanieraz)"Academia Română"
- (Ingelesez) Internet bidezko errumaniera ikastaroa
- (Ingelesez) Errumaniera-Ingelesa hiztegia
- (Ingelesez)(Errumanieraz)(Errusieraz)Moldaviako Zientzia Akademia
Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
---|---|---|
Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera |