Errumelia
Wikipedia(e)tik
Errumelia (turkieraz, Rum Ili, «erromatarren herria») otomanoek XIV. mendean Bizantzioko Inperio erromatarrari hartu zizkieten Traziako eta Mazedoniako probintziei eman zieten izena da.
Berlingo Itunaren arabera (1878), Turkiaren mendeko printzerri autonomo izendatu zuten Ekialdeko Errumelia (Balkanetako mendien hegoaldean).
Biztanle gehienak bulgariarrak ziren, eta 1885ean Bulgariaren barruan sartu zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.