Errusiar entsaladilla
Wikipedia(e)tik
Errusiar entsaladilla egositako patataz, barazkiez eta atunez egindako entsalada da. Mendebaldeko Europan "errusiar" izenondo izan arren, beste lekuetan Olivier entsalada izena du.
Bitxia bada ere, bere jatorria errusiarra da, 1860ko hamarkadan Moskuko Hermitage jantokiaren sukaldaria zen Lucien Olivierrek asmatu zuelako[1]. Errusieraz Olivier entsalada (Салат Оливье) izena du. Jatorrizko errezeta jantokiarekin batera galdu bazen ere, errusiar aristokraziak mundu osora hedatu zuen platera.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Alan Davidson, The Oxford Companion to Food, Oxford, 1999. ISBN 0-19-211579-0.
| Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |