Es'kia Mphahlele

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Es'kia Mphahlele hegoafrikar idazlea izan zen (1919 - 2008). Pobrea izaki eta eskolara jarraitasunez ezin joan izan bazen ere, beka bat lortu zuen, eta maisutza ikasi ahal izan zuen posta bidez. Lehenengo liburua Man Must Live (1947, Gizonak bizi behar du) izan zen, apartheidari eta beltzen esperientziari buruzko kontakizuna. Irakasle-lanetan jarraitzea debekatu zioten bantu hezkuntzaren kontra egiteagatik, eta bere sorterria uztea erabaki zuen 1957an. Nigeria, Kenya, Zambia eta Estatu Batuetan bizi izan zen. Azken horretan, Filosofiako doktoregoa lortu zuen, eta Afrikar Ikerketen katedradun izan zen Pennsylvaniako Unibertsitatean. 1977an, Hegoafrikara itzuli zen, eta Witwaterrandeko Unibertsitateko katedradun izendatu zuten. Afrika My Music (1984, Afrika: nire musika) lanean, erbestealdia eta etxerako itzulera azaltzen ditu. The Wanderers (1971, Alderraiak) eta Chirundu (1979) lanak Afrika independente batean girotuak dira, eta Father Come Home (1984, Aita itzuli etxera) lanean, berriz, 1913ko Lurren Legearen ondoriozko espoliazioa azaltzen du. Kontakizunak, poemak eta saiakerak ere idatzi ditu. Pertsonaiak errealismo handiz marrazten ditu, bizirik dirauten pertsonaiak baizik ez dira. Mphahlelek ingelesaren alde egin du, Afrikako hizkuntza bateratzailea izan daitekeela azpimarratuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]