Esaias Tegner
Wikipedia(e)tik
Esaias Tegner (Kyrllerud, Suedia, 1782 - Östrabo, Växjö, Suedia, 1846) suedierazko poeta izan zen. Bere garaiko poeta liriko ospetsuena izan zen. Apaiz protestante baten semea zen. Ikasketak Lundeko unibertsitatean egin zituen. Apaiz egin zen, eta Växjöko apezpiku izendatu zuten (1824). Eskandinaviako alegia zaharrak aztertu zituen, eta, bestalde, oso ezagun egin zen hizlari gisa. Poema abertzaleak idatzi zituen, batez ere. Frithiofssage (1825, Frithiofen Saga) izan zen Tegnerren obra nagusia. Beste obra batzuk: Svea (1811), Axel (1822), Hipokondria (1826).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.