Esaias van de Velde
Wikipedia(e)tik
Esaias van de Velde (Amsterdam, Herbehereak, 1591 - Haga, Herbehereak, 1630) margolaria izan zen. 1610-1618. urteetan Haarlemen eta, geroago, Orangeko etxeko gortean lan egin zuen, Hagan. Van Goyenen irakaslea izan zen. Pintura molde lasaia landu zuen eta naturaren behatzaile zorrotza izan zen. Argiaren eta atmosferaren efektuak islatzen saiatu zen. Paisaiak pintatu zituen batez ere, nekazaritza-eremuak, ibaiak eta dunak bereziki.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.