Escrache
Escrache (gaztelaniaz) Rio de la Plata inguruan, batez ere Buenos Aires eta Montevideon sorturiko manifestazio mota bat da. Aktibistak salatu nahi duten pertsonaren etxera edo lantokira doaz bere aurkako presioa egiteko. Normalki egoera zehatz baten erantzulea presionatzeko eta iritzi publikoak ezagutzeko erabiltzen da, baina batzuetan intimidazioa egiteko ere erabili izan da. Txilen praktika berdinari funa deitzen zaio.
Eduki-taula |
Escrache motak [aldatu]
Ekintza hauek guztiak salatu nahi den politikariaren edo pertsonaren etxearen aurrean egiten dira:
- Kaleko antzerkia
- Pintaketak
- Arrautzak edo margoak botatzea
- Etxearen inguruan pankartak jartzea
- Manifestazioak
- Fatxadan edo eskaileretan igotzea
- Lapikoak jotzea
Polemika [aldatu]
Politikari batzuek publikoki escracheen aldeko jarrera erakutsi baldin badute, beste batzuen esanetan "ekintza biolentoak" dira eta, ondorioz, zigortzeko modukoak. Esaterako, Euskal Herrian PPk zein EAJ alderdiek aurkako jarrera erakutsi badute, ezkerretik ekintza mota hauek orokorrean ondo ikusita daude.[2] PPren jarrera oso erradikala da [3] eta publikoki escracheak ETArekin eta Ezker abertzalearekin lotu du.[4] [5] Hasiera batean PPren salaketa etxe-kaleratze aurkako mugimenduaren aurkakoa izan bazen, gero Bizkaiko Stop Kaleratzeak elkartearen aurkan zentratu zen.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Bertolino, Marta (2008-8-18), «Para que la sociedad conozca todo el horror», Página/12, http://www.pagina12.com.ar/diario/suplementos/rosario/9-14819-2008-08-18.html
- ↑ http://www.lavanguardia.com/politica/20130405/54370969331/exdirigente-popular-jorge-vestrynge-suma-escrache-casa-vicepresidenta-gobierno.html
- ↑ http://www.eldiario.es/rastreador/ABC-escrache-acoso-salvaje_6_113798630.html
- ↑ http://www.abc.es/espana/20130405/abci-escrache-bilbao-201304051315.html
- ↑ http://paperekoa.berria.info/harian/2013-04-06/013/001/_Ez_dira_ausartu_aurpegira_esatera_terroristak_garela_.htm
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz): Escracheen historia: http://www.pagina12.com.ar/diario/suplementos/no/subnotas/2139-411-2006-03-27.html
- (Gaztelaniaz): Espainian egindako escrache baten irudiak (Soraya Saénz de Santamaríari: http://www.publico.es/453221/escrache-a-soraya-saenz-de-santamaria-en-imagenes
- (Gaztelaniaz): Escrachearen definizioa: http://www.hijos-capital.org.ar/index.php?option=com_content&task=view&id=21
- (Euskaraz): Bizkaiko Stop Kaleratzeak elkartearen ekintza PPren salaketaren aurrean: http://paperekoa.berria.info/harian/2013-04-06/013/001/_Ez_dira_ausartu_aurpegira_esatera_terroristak_garela_.htm
Bibliografia [aldatu]
- Academia Argentina de Letras: Diccionario del habla de los argentinos. Buenos Aires: Espasa Calpe, 2008. ISBN 950852152X.