Esfingolipido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Esfingolipido bat (esfingomielina)

Esfingolipidoak esfingosina alkohola duten lipido konplexuak dira. Fosfolipidoen antzera landare eta animalien zelula mintzetan oso ugariak dira, batez ere nerbio-sistemaren zeluletan.

Esfingosinaz gain, gantz-azidoak eta -sarritan- fosfato taldea ere dute.

Aipatu behar da esfingosinak amino talde bat eta 18 karbono dituela bere molekulan.

Gantz-azido batek esfingosina esterifikatzen du, zeramida izeneko molekula bat sortuz. Zeramida horri fosfato taldea eta kolina bat gehitzen zaionean esfingomielina sortzen da, mielinazko zorroen osaketan parte hartzen duena (mielina horrek neuronen axoiak estaltzen ditu)

Esfingolipidoak, fosfolipido eta glukolipidoen antzera, anfipatikoak dira, zati polar eta zati apolarra dutelako. Hori dela eta, uretan modu berezi batekin orientzatzen dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esfingolipido Aldatu lotura Wikidatan