Eskandinaviako gurutze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskandinaviako gurutzearen eredua

Eskandinaviar gurutzea, Gurutze Nordikoa edota San Olafen gurutzea, gurutze kristautik eratorritako sinboloa da, hainbat banderatan ageri ohi dena, Eskandinaviako estatuetan batez ere. Bertako lurralde guztiek Eskandinaviako gurutzea erabiltzen dute horrenbestez. Diseinuak kristautasuna adierazten du, eta gurutzea etzanda ageri ohi da.

Eskandinaviako gurutzea Europako iparraldeko hainbat herrialderen sinbolo da.

Gurutze Nordikoa diseinatu zuen lehendabiziko herrialdea Danimarka izan zen (Dannebrog deitzen diote daniarrek beraien banderari). Halere, beste hainbat herrialdetako banderetan ere ageri ohi da gurutzea, Suedia, Norvegia, Finlandia eta Islandian esaterako. Bestalde, hainbat eskualdetan ere ikus daitezke antzerako banderak. Norvegiako banderak lehendabizikoz agertu zuen hiru-koloredun Gurutze Nordikoa.

Nahiz eta, bandera nordikoek antzeko diseinua duten, sinbologia eta historia desberdinak dituzte atzean.

Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]