Eskandinaviako muga hirukoitza

Koordenatuak: 69°03′36″N 20°32′55″E / 69.05998°N 20.54865°E / 69.05998; 20.54865
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskandinaviako muga hirukoitza
Datu orokorrak
Garaiera489 m
Motamugarri eta international tripoint (en) Itzuli
Eponimoacairn
Geografia
Map
Koordenatuak69°03′36″N 20°32′55″E / 69.05998°N 20.54865°E / 69.05998; 20.54865
UTC orduaEurope/Helsinki (en) Itzuli, Europe/Stockholm (en) Itzuli eta Europe/Oslo (en) Itzuli
Honen parte daFinland–Sweden border (en) Itzuli
Norway–Sweden border (en) Itzuli
Finland–Norway border (en) Itzuli
Three-Country Cairns (en) Itzuli
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
Leku geografikoaKoltajärvi (en) Itzuli
Geologia
Material nagusiahormigoi

Eskandinaviako muga hirukoitza (finlandieraz: Kolmen valtakunnan rajapyykki; ipar samieraz: Golmma riikka urna; norvegieraz: Treriksrøysa; suedieraz: Treriksröset), Finlandia, Norvegia eta Suedia herrialdeek muga egiten duten puntua da (69°03′30″N 20°33′0″E / 69.05833°N 20.55000°E / 69.05833; 20.55000). Goldajärvi aintziran dago puntu hau, eta bertan, 1926. urtean eraikitako eta hormigoiz eginiko kono-enbor itxurako oroitarri hori bat dago.

Herrialde hauek puntuari eman dioten izena, 1897. urtean Norvegiak eta Finlandiako Dukerri Handiak bertan jarritako harri pilo edo mukuru batetik datorkio. Muga eztabaidak zirela-eta, Suediak ez zuen 1901. urtera arte bere harri puska bertan jarri.

Muga hirukoitza izateaz gain, Finlandiako mendebaldeen dagoen puntua da, eta Suedian aldiz, iparren dagoena.

Bertara iristeko modu ezagunenak, Kilpisjärvi herrixka finlandiarretik abiatzen den txalupa hartzea edo Malla Erreserba Naturala zeharkatzen duen 11 km-ko ibilaldikoak dira, non Kitsiputous ur-jauzia ikus daitekeen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]