Eskeko ordena
Wikipedia(e)tik
Eskeko ordena bat, ordena erlijioso katoliko mota bat da.
Euren partaideek, pobrezia botua egiten dute, horrekin, ondasun orori, propioak zein elkartearenak, uko egiten dietelarik. Pobrezian bizi dira, soilik karitateak mantendurik. Eskeko ordenarik garrantzitsuenak, XIII. mendean onartuak izan ziren, klero sekularraren aldetik jasan zuten hasierako kontrako postura gainditu ondoren. Ordena hauen artean, fraile txikiak edo frantziskotarrak (aita santuaren onarpena jaso zuten 1209an, fraile predikatzaile edo dominikarrak (1216an, karmeldarrak (1245ean) eta agustindarrak (1256an) nabarmendu behar dira. Bosgarren ordena bat ere egon zen, servitarrena, 1233an sortu eta 1424an eskeko ordena bezala onartua izan zena.
Ordena hauetako partaide guztiek, baita 1983ko Zuzenbide Kanonikoko Kode berriaren ondoren ere, erreserbatuak deritzen pekatuak barkatzeko pribilegioak dituzte.