Esklabo lantegi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Esklabo-lantegiak edo esplotazio-lantegiak, herri azpigaratuetan (gehienbat Asian) kokatuak diren fabrikak dira. Hemen, enplegatuak soldata oso txikien truk lan egiten dute, arropa, jostailuak, oinetakoak eta abar manufakturatzen. Langileak ingurune gogor batean lan egitera behartuta daude aireztapen sistema desegokiekin. Batzuetan, jazarpen edo abusu fisiko, psikologiko edota sexualetara lotuta daude, lan egoera arriskutsuetara eta ordutegi oso luzeetara.

Gaur egun multinazionalek gero eta etekin gehiago lortuz, botere gehiago nahi dute. Horretarako, hainbat eta hainbat estrategia martxan ipintzen dituzte: Beste multinazionalak edo enpresak erosi, haien dendak estrategikoki kokatu, deslokalizatu…

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Filialak: Lantegi hauetan multinazionalarentzat zuzenki produzitzen da.
  • Azpikontratak: Enpresa lokalen jabetzak dira eta multinazionalak hornitzen dituzte. Normalean multinazionalak prozesu azpikontrata baten bidez jokatzen dute eta honela ez dira langileen arduradun zuzenak.
  • Isilpeko ekonomia: Herrialde garatuetan ematen den tailer motak dira. Enpresak lan egiteko baimenik gabeko langileak (immigrante ilegalak normalean) enplegatzen dituzte, tokiko legediaren edo batezbestekoaren azpiko soldatak ordaindz. Ez diote gizarte segurantzari enplegatuen presentzia adierazten, eta horrela, langileak babesik gabe geratzen dira arazoren bat badaukate.

Haurren esplotazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantegi hauek lotura gogor bat dute haurren esplotazioarekin. Enpresa batzuei haien fabriketan haurrak erabiltzea leporatu diete. Baina multinazionalek ekoizpena azpikontraten bidez bideratzen dutenez, zaila da legearen ikuspuntutik erruduntzat jotzea. Gainera, herrialde askotan mugimendu sindikala debekatzen dute eta horrek langileen protestak oztopatzen ditu.

Hala ere, konpainia batzuek publizitate kanpainak antolatzen dute beraien produktuak ez direla haurren lanarekin egiten argitzeko. Haien langileen soldaten zerrendak argitaratzen dituzte, bidezko soldatak ordaintzen dituztela frogatzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fenomeno hau ez da bakarrik gaur gertatzen. Izatez, XIX. eta XX. mendeetan, Europan eta AEBetako imigranteei eta prestakuntza maila gutxiko langileei esplotazio-lantegietan lana ematen zieten enpresak aurkitu ziren. Arazo horri aurre egiteko, sindikatuek eta lege berriek enpresa buruak enplegatuen segurtasuna eta lan baldintzak hobetzera behartu zituzten.

Lantegien aurka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait sindikatuk lantegi hauen aurka dauden taldeak lagundu dituzte. Langile behartsuengatik egiten dute, baina baita haien onuragatik ere. Esplotazio lantegietan ekoizten diren produktuak lehen munduko herrialdeetakoak baino lehiakorragoak direnez, sindikatuek pentsatzen dute egoera honek haien langileen lana galtzea eragin dezakeela.

Esplotazio desagerraraztea mugimendu anti-globalizazioaren helburuetako bat da. Honek multinazional asko salatu ditu, horien artean, “Nike” eta “Walt Disney”, tailer hauen erabilpena dela eta. Argudiatzen dute honen arazoa atzerrian dauden soldata baxuak, herri garatuetako langabeziaren kausa direla.

Lantegien alde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina badago tailerren alde dagoen jendea. Uste dute lantegiak onuragarriak direla garatzen ari diren herrialdeen ekonomiarako. Argudiatzen dute herrialde horietako jendeei onurak ekartzen dizkietela: lanpostuak, dirua eta diruarekin herrialdearen ekonomiaren berpizkundea.

Johan Norberg suediar idazleak, globalizazioaren, kapitalismoaren eta immigrazioaren sustatzaileak, lantegi hauen papera defendatzen du eta hau esan zuen:

Lanak benetan gogorra dirudi eta lan egoerak ospelak dira gure fabrikekin konparatuta. Baina hori ez da haiek egiten duten konparazioa. Haiek Nike-eko lana lehen bizitzen zuten tokiarekin konparatzen baitute. Ho Chi Minh-en (antzinako Saigon) ordaintzen den hileroko batez besteko soldata 54$-ekoa da, estatuko enpresa batekoaren hirukoitza. Duela 10 urte, langileek fabriketara oinez joan behar zuten. 3 urte geroago bizikletak ordain ditzakete, hortik 3 urtera, motorrak. Gaur egun, lehen langileak autoz joan daitezke lanera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]