Eskolastika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erdi Aroko eskola bat: eskola eta unibertsitate hauetan garatu zen eskolastika.

Eskolastika Erdi Aroko unibertsitateetako eskolastiko edo irakasleek sortu eta garatu zituzten ikasketa, pentsaera-metodo eta sistema filosofiko bat izan zen, kristautasun-dogmak eta antzinako filosofo klasikoen ekarpenak uztartzen ahalegindu zena. VI. mendean abian jarri zen mugimendua izan zen, Atenasko Akademia itxi eta Europan zehar monastegiak zabaldu zirenean [1]. Tradizio klasikoa galduko ez bazen, eskola ahalegin itzela (hortik, eskolastika izena) burutu behar zen, latinez eta grekeraz jasotako antzinako filosofia bereganatzeko. Hortik, lan klasikoak aztertu eta ezbaidatzeko metodoak garatu ziren, betiere kristau sinesmena sendotzeari begira. Horrela, mendez mende eta XV. mendera arte, kristautasunaren neurrira egindako sistema filosofiko bat osatzera heldu zen. Eskolastikaren pertsonaia garrantzitsuak izan ziren John Duns Scotus eta Tomas Akinokoa, besteak beste. Eskolastikak egindako ekarpenen balorazio ezberdinak egin dira: Hegelek eskolastikak xahuturiko mila urteak deitoratzen zituen, baina aldi berean erromantikoek Erdi Aroko pentsaera goraipatzen zuten [2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Atenasko Akademia itxi zen 529. urtean bertan, Monte Cassinoko monastegia zabaldu zen.
  2. Scholasticism (philosophy) Britannica.com, 2009-09-16.