Eskopas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atikar hilobi-estela, ustez Eskopak edo haren lantegiak egina. Atenasko Arkeologia Museo Nazionala.

Eskopasgrezierazko izena: Σκόπας— (Paros, K. a. V. mendearen bukaeran) Antzinako Greziako eskultorea eta arkitektoa izan zen. K. a. IV. mendeko eskultore eta arkitekto ezagunenetako bat zen, Praxitelesekin eta Lisiporekin batera.

Sizionen egin zuen lan; Tegeon Atenea Alearen tenpluko berreraikuntza lanak egin zituen, eta tenpluaren frontoiko irudiak berak zizelkatu zituen. Halikarnasoko mausoleoa apaintzen parte hartu zuen K. a. 350. urtean, eta Efeson Artemisaren tenpluan.

Adierazpen patetikoa irudikatzen maisua zen; eredutzat pertsonaia atsekabetuak hartzen zituen, patu tragikoak daramatzan heroiak. Badira bere estatuen erromatar kopiak; Meleagrorenak eta Heraklesenak, adibidez. Sizioneko Menadeak erakusten ditu bere artearen ezaugarri nagusiak: bakantearen gorputza okertua, lilurapen dionisiako batean, aurpegia zerura itzulia, barneko estutasuna adieraziz eta arima grinaz bete baten nahigabea erakutsiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskopas Aldatu lotura Wikidatan