Eskorga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskorga arrunta

Eskorga (esku eta orga hitzetatik) eskuz bultzatzen den ibilgailu txikia eta normalean gurpil bakarrekoa da. Pertsona bakarrak bultzatu eta gidatzeko prestatuta dago, atzealdean dituen bi heldulekuren bidez.

Zama gurpilaren eta gidariaren artean orekatuta garraiatzeko diseinatuta dago, eta horri esker, pertsona batek berez gainean eraman dezakeen zama baino handiagoa eraman dezake. Maiz erabiltzen da eraikuntzan eta lorezaintzan. Bere edukiera tipikoa 170 litrokoa da.

Badaude bi gurpil dituzten eskorgak, egonkorragoak direnak, baina gurpil bakarrekoarekin maniobrak errazagoak dira.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskorga Aldatu lotura Wikidatan