Eskoziako errugbi selekzioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Flag of Scotland.svg
Eskozia
Munduko txapelduna
Gaur Egungo Sei Nazioetako TxapeldunaSei Nazioen Txapelduna
Hiru Herrialdeetako Txapelduna
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea Scottish Rugby Football Union
Sortu: 1873
Ikurra: Eguzkilorea
Izendapena: Eguzkilorearen XV-a
Estadioa: Murrayfield, Edinburgh (67.500)
Entrenatzailea: Frank Hadden
Kapitaina: Mike Blair
Estreinaldi Internazionala
(baita munduko lehena ere)
Eskozia Flag of Scotland.svg 4:1 Flag of England.svg Ingalaterra
1871ko martxoaren 27a
Garaipen Handiena
Eskozia Flag of Scotland.svg 100:8 Flag of Japan.svg Japonia
2004ko azaroaren 13a
Porrot Handiena
Hegoafrika Flag of South Africa.svg 68:10 Flag of Scotland.svg Eskozia
1997ko abenduaren 6a
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 6 (aurrenekoa 1987. urtean)
Emaitza Onena 4 (1991)
Sei Nazioen Torneoa
Partaidetzak 114
Emaitzak 22 txapelketa (3 Slam Nagusi)


Eskoziako errugbi selekzioak herrialde hori ordezkatzen du errugbiko nazioarteko txapelketetan. Errugbia Eskozian Scottish Rugby Union (SRU) erakundearen bidez erregulatua dago. Taldeak IRB-ren zerrenda mundialaren zazpigarren postuan kokatzen da (2011) eta British and Irish Lions taldean parte hartzen du (aldika erakustaldi moduko partidak jokatzen dituen Britaniar Uharteetako jokalariz osatutako konbinatua). Urtero Sei Nazioen Torneoan eta laur urtean behin Munduko Errugbi Kopan parte hartzen dute.

Eskoziar errugbiaren historia 1871an hasten da, Raeburn Place-n (Edinburgh) jokatu zen lehendabiziko errugbi partidan Ingalaterri irabazi zionean. 1883ko hasieratik Eskoziak Bost Nazioen Txapelketa jokatuko du, eskubide osoz 14 aldiz irabaziz eta 8 aldiz elkarbanaturik irabaziz. 2000. urtean lehiaketak seigarren partaide bat onartu zuen, Italia, honek Sei Nazioen Txapelketari hasiera eman ziolarik. Ordudanik Eskoziak ezin izan du txapelketa berriz ere irabazi ahal izan. Munduko Errugbi Txapelketaren lehen edizioa 1987an ospatu zen eta Eskoziak abagune guztietan lehiatu izan da, azkena 2009an. Lehiaketa honetan Eguzkilorearen XV-aren posturik onena 1987ko lehen edizioan izan zen, honetan hirugarren postua galdu zuten All Blacks-en aurka.

Eskoziak norgehiagoka handia du ingeles selekzioarekin. Urtero Sei Nazioetako zati den Calcutta Cup sariarengatik lehiatzen dira. Eskoziarrak dira une honetako sariaren jabeak, azkeneko aldiz 15 eta 9 ingelesei gailendu ondoren. Baina azkeneko urteetan Eskoziak garaipen gutxi lortu ditu bere Auld Enemy-ren (Etsai Zaharra) aurka, 1990tik aurrera lau aldiz bakarrik irabazi diete. Gainera Ingalaterran lortutako beren azken garaipena 1983an izan zen.

Eskoziako taldea 2007an.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskoziako errugbi selekzioa Aldatu lotura Wikidatan