Eskoziako gaelera
Eskoziako gaelera, Eskoziako gaelikoa | |
---|---|
Gàidhlig na h-Alba — Gàidhlig | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Eskozia eta Kanada |
Hiztunak | 58.652 (Eskoziako 2001eko errolda), eta 500 bat Eskozia Berrian |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Eskozia |
Eskualdea | Gaidhealtachd (Eskoziako Highland eta Kanpoko Hebridak; Kanadako Cape Breton eta Eskozia Berria) |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Araugilea | Bòrd na Gàidhlig |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak Uhartetar hizkuntza zeltak Hizkuntza goidelikoak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Kasu gramatikalak | direct case (en) |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Gaelic alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | gd |
ISO 639-2 | gla |
ISO 639-3 | gla |
Ethnologue | gla |
Glottolog | scot1245 |
Wikipedia | gd |
ASCL | 1101 |
UNESCO | 411 |
IETF | gd |
Endangered Languages Project | 3049 |
Eskoziako gaelera edo Eskoziako gaelikoa[1][2] (Gàidhlig na h-Albann) Eskoziako iparraldean (Highland) eta mendebaldeko uharteetan hitz egiten den hizkuntza zelta da. Azken talde horren barneko gaelera hizkuntzen azpitaldean sailkatzen da.
Kanadan, Eskozia Berrian (Cape Bretongo uhartean bereziki), Eduardo Printzearen Uhartean eta Ternua eta Labrador-eko probintzietan hiztun batzuk ere badaude eta dialekto horri Kanadako gaelera deitzen zaio.
Lurralde gaelikodunak Gaidhealtachd izen orokorra dauka. Ia 60.000 hiztun aktibo daude gaur egun, Eskoziako % 1 besterik ez.
Hizkuntzaren esparrua gizartean
Azken zentsuaren arabera (2011), hiztun kopuruari dagokionez, Eskoziako gaelikoa (gàidhlig) oso txikia da. Gaeliko hiztunen multzoak Highland aldeko eremu periferiko eta urrunetan kokatzen dira (12.000 inguru, kontuan hartuz hitz egiteko gai diren guztiak), hala nola Hebridak artxipelagoko zenbait zonaldetan (14.000). Glasgow hirian ere hiztun kopuru esanguratsu bat dago (5.000), eta neurri txikiagoan Edinburgon (2.000), baina hiri horietako biztanleria osoarekin alderatuta, oso multzo txikia da.
Gaelikoaren presentzia kalean ikusezina da, hizkuntza-paisaia ingelesez dago, eta gaelikoz idatzitako ezer topatzea salbuespena da[3].
Hizkuntzaren transmisioa
Eremu gaelikoetan familiaren papera behera doa; gaelikoaren ohiko lurraldeetan elebidunen portzentajeak behera egin dute zentsu batetik bestera azken hamarkadetan[3].
Hezkuntza sistema ere ahula da gaelikoaren transmisiorako. Eremu elebidunetan badaude gaelikoa erabiltzen duten zentroak, betiere ingelesa ere erabiltzen duten ikasgelak partekatzen dituzten ikastetxe berean; hau da, ez dago gaelikoz soilik bizi den ikastetxerik. Gainera, normalean lehen hezkuntzan soilik erabiltzen da gaelikoa. Hala ere, salbuespen bakarra Glasgown dago, bertan kokatzen delarik lehen hezkuntzatik unibertsitate-aurreko mailataraino soilik gaelikoa erabiltzen duen ikastetxea (Sgoil Ghaidhlig Ghlaschu)[3].
Hedabideak dira gaelikoaren sustapenerako tresna nagusiak gaur egun. Berez, BBC Alba gaelikozko telebista kateak gaeliko-hiztunen kopuru osoa baino audientzia handiagoa du, programak ingelesez azpititulatuta eskaintzen baitira. Horrek ere laguntzen du hizkuntza ezagutzen ez dutenen artean gaelikoaren aldeko jarrera edukitzen[3].
Gaelikoa sustatzeko erakundeak
Bord na Gaidhlig da gaelikoa sustatzeko erakundea. Berez entitate autonomo bat da (Administraziotik kanpokoa), baina Eskoziako Gobernuak hizkuntza politikarako zeregin nagusiak esleitu dizkio. Programa desberdinak bideratzen eta koordinatzen ditu: irakaskuntzan gaelikoa ezartzen joateko plangintza, ikasmateriala sortzeko lana, gaelikoz idatzitako liburuen argitalpena sustatu, hedabideentzako subentzioak bideratu, eta abar[3].
Adibidea
Ohiko esaldiak
Eskoziako gaelikoa | Irlandera | Manxera | Euskara |
---|---|---|---|
Fàilte | Fáilte | Failt | Ongi etorri |
Halò | Haileo edo Dia dhuit | Hello | Kaixo |
Ciamar a tha thu? | Conas atá tú? (Cad é mar atá tú? Ulsterren) | Kys t'ou? | Zer moduz zaude? |
Ciamar a tha sibh? | Conas atá sibh? (Cad é mar atá sibh? Ulsterren) | Kanys ta shiu? | Zer moduz zaudete? |
Madainn mhath | Maidin mhaith | Moghrey mie | Egun on |
Feasgar math | Trathnóna maith | Fastyr mie | Arratsalde on |
Oidhche mhath | Oíche mhaith | Oie vie | Gabon |
Tapadh leat | Go raibh maith agat | Gura mie ayd | Eskerrik asko |
Dè an t-ainm a tha ort? | Cad é an t-ainm atá ort? | Cre'n ennym t'ort? | Nola duzu izena? |
Dè an t-ainm a tha oirbh? | Cad é an t-ainm atá oraibh? | Cre'n ennym t'erriu? | Nola duzue izena? |
Is mise... | Is mise... | Mish... | Ni...naiz |
Slàn leat | Slán leat | Slane lhiat | Agur |
Dè a tha seo? | Cad é seo? | Cre shoh? | Zer da hau? |
Slàinte | Sláinte | Slaynt | Topa (edatean) |
Leku izenak
- Aberdeen — Obar Dheathain
- Aviemore - an Aghaidh Mòr
- Ayr - Inbhair Air
- Brechin - Breichin
- Cumbernauld - Cumar nan Alt
- Dingwall - Inbhir Pheofharain
- Dornoch - Dòrnach
- Dumfries — Dùn Phris
- Dunblane - Dùn Bhlàthain
- Dundee — Dùn Dèagh
- Dunfermline - Dùn Phàrlain
- Dunkeld - Dùn Chailleann
- Dumbarton - Dùn Breatann
- Edinburgh — Dùn Èideann
- Elgin - Eilginn
- Forres - Farrais
- Fortrose - A' Chananaich
- Fort William — An Gearasdan
- Glasgow — Glaschu
- Gleneagles - Gleann na h-Eaglais
- Inverness — Inbhir Nis
- Kilmarnock - Cill Mhearnaig
- Lismore - Liosmòr
- Paisley — Pàislig
- Perth — Peairt
- Rosemarkie - Ros Maircnidh
- St Andrews - Cill Rìmhinn
- Scone - Sgàin
- Stirling — Sruighlea
- Stornoway — Steòrnabhagh
- Whithorn - Taigh Mhàrtainn
Musika
- Capercaillie musika taldea.
- Alyth Mc Cormack, abeslaria.
- Ailein duinn, abestia.
Erreferentziak
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
- ↑ a b c d e «Zendoia: 'Gaelikoarekiko atxikitze sentimendua oso txikia da Eskozian'», EiTB, 2014-09-05
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskoziako gaelera |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- Eskoziako gaelerari buruzko bideoa, Argia aldizkarian.
- (Ingelesez)(Eskoziako gaeleraz) Bord na Gaidhlig erakundearen webgunea.
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |