Esku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskua eta hezurrak

Eskua bi gorputz atal atal-aniztunak, oratzaileak eta hatz-aniztunak dira, gizakien edo beste primateen beso bakoitzaren muturrean daudenak, gauzak ukitu, hartu eta eraldatzeko erabiltzen dena. Ukimenak garrantzi handia du eskuetan.

Eduki-taula

Hezurrak [aldatu]

Eskuko hezurrak:
1: Urruneko falangeak
2: Erdiko falangeak
3: Hurbileko falangeak
4: Metakarpoa
5: Karpoa
Tupaia javanica, Homo sapiens

Esku bakoitzak 27 hezur ditu:

Karpoa [aldatu]

Karpoa da eskuturretik gertuen dagoen zatia. Zortzi hezur ditu, launa hezurretako bi ilaratan antolatuak:

  1. Hurbileko ilara, radio hezurretik hasita kubito hezur aldera: eskafoidea, ilargi-formakoa, piramidala eta pisiformea.
  2. Urruneko ilara: trapezioa, trapezoidea, hezur handia eta kako-hezurra.

Metakarpoa [aldatu]

Metakarpoa bost hezurrek osatzen dute, eskuturretik urrutien daudenak dira eta esku-ahurraren barruan eta ahurrean daude.

Falangeak [aldatu]

Falangeak hatzeko hezurrak dira.

Hiru dira hatzeko: hurbilekoa, erdiko eta urrunekoa. Erpuruak bi du: hurbilekoa eta urrunekoa.

Giharrak [aldatu]

Besagainetik datozen giharrak bi eratakoak dira: esku-ahurrekoak (estutzaileak) eta eskugainekoak (luzatzaileak). Eskuak berak, hala ere, baditu bere giharrak, kubitoaren ingurukoak (4), erpuruaren ingurukoak (4) eta esku-ahurrekoak (11). Guztira 19 gihar dira berezkoak eta 15 besagainetik datozenak eta zainetan bukatzen direnak. Eskuaren odol elikadura radio arterien eta kubito arterien bidez egiten da nagusiki. Zain txiki ugariren sarea dago, horiez gainera, azalean barrena. Eskuaren ezaugarri nagusia mugimendurako aukera da, giharren, zainen eta hezurren giltzadurari esker.

Ikus, gainera [aldatu]


Erreferentziak [aldatu]