Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia —laburturik, Buruz Burukoa—, gaur egun EPELen buruz buruko txapelketa izenaz ere ezaguna, esku huskako pilota profesionalean jokatzen den txapelketa garrantzitsuena da, 1940an sortua. Hasieran, bi urtetik behin jokatzen zuten; eta, 1950tik aurrera, urtero egiten da. 2003. urteaz geroztik EPELek antolatzen du. Gaur egun, esku huskako pilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da, binakakoarekin eta lau eta erdikoarekin batera.

Lehen txapelketaren irabazlea Atano III.a izan zen. Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria, berriz, Retegi II.a da, hamaika txapel baititu.

1995 arte, aurreko urteko txapelketaren irabazlea finalerako sailkatzen zen zuzenean, eta zain egoten zen kanporaketen bidez bere aurkaria erabakitzen zen arte. 1957. urtetik, buruz buruko txapelketarekin batera, 2. Mailako Buruz buruko Txapelketa jokatzen da, pilotari berrien edo maila baxuagokoen txapelketa. Tradizioz, bigarren mailako txapelketaren irabazleak, hurrengo urtean, lehen mailako buruz buruko txapelketan parte hartzen du.

Txapelketaren irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tanteoa pilotalekua
1940 Atano III.a Txikito Iraetakoa 22-08 Gros pilotalekua
1942 Atano III.a Atano VII.a 22-05 Gros pilotalekua
1944 Atano III.a Felipe 22-08 Deportivo pilotalekua
1946 Atano III.a Akarregi 22-16 Astelena pilotalekua
1948 Gallastegi Atano III.a 22-06 Bergarako pilotalekua
1950 Gallastegi Akarregi 22-15 Astelena pilotalekua
1951 Gallastegi Akarregi 22-14 Bergarako pilotalekua
1953 Barberito I.a Gallastegi (uko egin zion) -
1954 Soroa II.a Barberito I.a 22-04 Astelena pilotalekua
1955 Arriaran II.a Soroa II.a 22-13 Astelena pilotalekua
1956 Arriaran II.a Garcia Ariño I.a 22-13 Astelena pilotalekua
1957 Garcia Ariño I.a Arriaran II.a 22-11 Deportivo pilotalekua
1958 Ogeta Arriaran II.a 22-07 Beotibar pilotalekua
1959 Ogeta Garcia Ariño I.a 22-13 Bergarako pilotalekua
1960 Azkarate Ogeta 22-19 Astelena pilotalekua
1961 Azkarate Etxabe X.a 22-07 Bergarako pilotalekua
1962 Azkarate Garcia Ariño I.a 22-21 Vitoriano pilotalekua
1963 Garcia Ariño I.a Azkarate 22-02 Beotibar pilotalekua
1964 Azkarate Garcia Ariño I.a 22-14 Anoeta pilotalekua
1965 Azkarate Atano X.a 22-17 Anoeta pilotalekua
1966 Atano X.a Azkarate 22-13 Astelena pilotalekua
1967 Azkarate Atano X.a 22-18 Anoeta pilotalekua
1968 Atano X.a Azkarate 22-17 Anoeta pilotalekua
1969 Retegi I.a Atano X.a 22-08 Bergarako pilotalekua
1970 Retegi I.a Lajos 22-12 Anoeta pilotalekua
1971 Lajos Retegi I.a 22-17 Anoeta pilotalekua
1972 Retegi I.a Lajos (uko egin zion) -
1973 Retegi I.a Tapia I.a 22-20 Astelena pilotalekua
1974 Retegi I.a Gorostiza 22-21 Anoeta pilotalekua
1975 Retegi I.a Lajos 22-14 Anoeta pilotalekua
1976 Lajos Retegi I.a (lesioa) -
1977 Gorostiza Garcia Ariño IV.a 22-12 Anoeta pilotalekua
1978 Bengoetxea III.a Garcia Ariño IV.a 22-13 Anoeta pilotalekua
1979 Bengoetxea III.a Garcia Ariño IV.a 22-10 Ogeta pilotalekua
1980 Retegi II.a Maiz II.a 22-14 Anoeta pilotalekua
1981 Retegi II.a Garcia Ariño IV.a 22-11 Anoeta pilotalekua
1982 Retegi II.a Garcia Ariño IV.a 22-09 Anoeta pilotalekua
1983 Retegi II.a Galarza III.a 22-16 Anoeta pilotalekua
1984 Retegi II.a Galarza III.a 22-21 Anoeta pilotalekua
1985 Retegi II.a Galarza III.a 22-13 Anoeta pilotalekua
1986 Retegi II.a Tolosa 22-12 Anoeta pilotalekua
1987 Retegi II.a Tolosa 22-16 Anoeta pilotalekua
1988 Retegi II.a Galarza III.a 22-09 Anoeta pilotalekua
1989 Tolosa Retegi II.a 22-19 Anoeta pilotalekua
1990 Retegi II.a Tolosa 22-08 Anoeta pilotalekua
1991 Galarza III.a Retegi II.a 22-15 Anoeta pilotalekua
1992 Galarza III.a Retegi II.a 22-12 Anoeta pilotalekua
1993 Retegi II.a Galarza III.a 22-19 Anoeta pilotalekua
1994 Arretxe Errandonea 22-12 Ogeta pilotalekua
1995 Beloki Errandonea 22-15 Atano III.a pilotalekua
1996 Eugi Arretxe 22-19 Atano III.a pilotalekua
1997 Arretxe Elkoro 22-18 Atano III.a pilotalekua
1998 Beloki Eugi 22-13 Atano III.a pilotalekua
1999 (Aspe) Eugi Elkoro 22-11 Astelena pilotalekua
1999 (Asegarce) Beloki Arretxe 22-11 Atano III.a pilotalekua
2000 Eugi Beloki 22-13 Atano III.a pilotalekua
2001 Beloki Eugi 22-8 Atano III.a pilotalekua
2002 Barriola Beloki 22-3 Atano III.a pilotalekua
2003 Patxi Ruiz Olaizola II.a 22-7 Atano III.a pilotalekua
2004 Martinez de Irujo Xala 22-12 Atano III.a pilotalekua
2005 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-18 Atano III.a pilotalekua
2006 Martinez de Irujo Olaizola II.a 22-17 Atano III.a pilotalekua
2007 Olaizola II.a Barriola 22-10 Atano III.a pilotalekua
2008 Bengoetxea VI.a Barriola 22-11 Atano III.a pilotalekua
2009 Martinez de Irujo Olaizola II.a 22-12 Atano III.a pilotalekua
2010 Martinez de Irujo Xala 22-13 Ogeta pilotalekua
2011 Xala Olaizola II.a 22-19 Bizkaia pilotalekua
2012 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-7 Bizkaia pilotalekua
2013 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-7 Bizkaia pilotalekua
2014 Martinez de Irujo Retegi Bi 22-9 Atano III.a pilotalekua

Txapelak pilotarien arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotaria Txapelak Finalak
Retegi II.a 11 14
Azkarate 6 9
Retegi I.a 6 8
Martinez de Irujo 5 8
Olaizola II.a 4 8
Beloki 4 6
Atano III.a 4 5
Eugi 3 5
Gallastegi 3 4
Galartza III.a 2 7
Garcia Ariño I.a 2 6
Atano X.a 2 5
Lajos 2 5
Arriaran II.a 2 4
Arretxe 2 4
Ogeta 2 3
Bengoetxea III.a 2 2
Tolosa 1 4
Barriola 1 3
Gorostiza 1 2
Soroa II.a 1 2
Barberito I.a 1 2
Xala 1 2
Patxi Ruiz 1 1
Bengoetxea VI.a 1 1
Garcia Ariño IV.a 0 5
Akarregi 0 3
Errandonea 0 2
Elkoro 0 2
Maiz II.a 0 1
Tapia 0 1
Etxabe X.a 0 1
Felipe 0 1
Atano VII.a 0 1
Txikito Iraetakoa 0 1
Retegi Bi 0 1

Txapelak herrialdeen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Txapelak Pilotari bakoitzak irabazitako txapelak
 Nafarroa Garaia 44 Retegi II.ak 11, Retegi I.ak 6, Belokik 4, Martinez de Irujok 5, Olaizola II.ak 4, Eugik 3, Lajosek 2, Bengoetxea III.ak 2, Galartza III.ak 2, Arretxek 2, Barriolak 1, Patxi Ruizek 1 eta Bengoetxea VI.ak 1
 Gipuzkoa 13 Atano III.ak 4, Gallastegik 3, Arriaran II.ak 2, Atano X.ak 2, Soroa II.ak 1 eta Tolosa I.ak 1
 Bizkaia 9 Azkaratek 6, Garcia Ariño I.ak 2 eta Gorostizak 1
 Araba 2 Ogetak 2
 Lapurdi 1 Xalak 1
Flag of La Rioja (with coat of arms).svg Errioxa 1 Barberito I.ak 1

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]