Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia
KirolaEsku-huskako pilota
Sorrera1953
Herrialdea Euskal Herria
AntolatzaileaEsku Pilota Enpresen Liga
EnpresakAspe eta Asegarce
Txapel gehienAimar Olaizola (7)
Gaur egungo txapeldunaJokin Altuna (2023)
Azken txapelketa2023ko Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia

Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia —laburturik, Lau eta Erdiko Txapelketa—, gaur egun EPELen lau eta erdiko txapelketa izenaz ere ezaguna, esku huskako pilotako lehiaketa da, pilotalekuko aurrealdeko lau koadro eta erdian jokatzen dena (hortik datorkio izena, bai eta Kaiolaren Txapelketa ezizena ere). Partida bakoitzean bi pilotari aritzen dira, buruz buru. Esku huskako pilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da, buruz burukoarekin eta binakakoarekin batera.

1953an sortua, 1958tik 1988ra bitartean ez zen jokatu. 2002az geroztik Esku Pilota Enpresen Ligak (EPEL) antolatzen du. Asegarce eta Aspe enpresetako pilotariek parte hartzen dute.

Aimar Olaizola da lau eta erdiko txapelketa nagusi gehien irabazi duen pilotaria (7 txapel). Hala ere, adituen artean adostasun zabala dago zerrenda horretako bigarrenak, Julian Retegik (4 txapel), lortu zituenak baino askoz gehiago irabaziko zituzkeela, baldin Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusia lehenago berrezarri izan balitz (1974tik 2001era izan zen profesionala Retegi II.a, eta 1989raino ez zen Lau eta Erdiko Txapelketarik berrezarri izan; ordurako 35 urte zituen Retegik, eta irabaziak zituen buruz buruko 9 txapelketa jarraian).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953tik 1957ra bitarteko urteetan hasi ziren jokatzen Lau eta Erdiko Txapelketa, La Voz de España egunkariaren babesarekin eta launa pilotarirekin. Akarregi (1953), Soroa II.a (1954), Barberito (1955 eta 1956) eta Ogeta (1957) izan ziren txapeldunak. Enpresek, jendea erakartzen ez zuela ikusita, bertan behera utzi zuten txapelketa.[1]

1989an, Euskal Telebistak erabaki zuen lau eta erdiko txapelketa berriz martxan jartzea, neguko programazioko hutsunea betetzeko. 1989ko txapelketa lau pilotarik jokatu zuten: Retegi II.ak, Alustizak, Galartzak eta Tolosak. Euskal Telebistak Pilotaleku Industrialetako Enpresarien Elkartearekin negoziatu zuen 1989an. Esku-huskako enpresak Eskulari eta Unidas ziren.[1] 200 ikusle izan ziren lehen final hartan.[2] Laboral Kutxa izan zen babeslea.

ETBren bultzadaren ondoren, 1992an, Asegarceren sorrerak beste bultzada bat eman zion txapelketari, eta horrela garrantzia hartuz joan zen, zaleen gustuak aldatzearekin batera. Bestalde, parte hartzaileen kopuruak ere gora egin zuen: 1997an 40 izan ziren, eta 1998an, berriz, 84, Asegarce-Alti, Besagain eta Aspe enpresetakoak. 2001ean 36 izan ziren parte hartzaileak; 2012an, berriz, 28. Hamarkada haren amaieran ezarri zen gaur egungo eredua, 16-18 pilotarikoa. Gaur egun, buruz burukoak baino jende gehiago erakartzen du.[1]

Finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2023 Altuna III.a Peio Etxeberria 22-9 Bizkaia
2022 Ezkurdia Altuna III.a 22-21 Bizkaia
2021 Altuna III.a Laso 22-20 Bizkaia
2020 Altuna III.a Jaka 22-9 Bizkaia
2019 Ezkurdia Altuna III.a 22-16 Nafarroa Arena
2018 Ezkurdia Altuna III.a 22-17 Nafarroa Arena
2017 Altuna III.a Urrutikoetxea 22-21 Bizkaia
2016 Bengoetxea VI.a Altuna III.a 22-21 Ogeta
2015 Urrutikoetxea Martinez de Irujo 22-20 Bizkaia
2014 Martinez de Irujo Olaizola II.a 22-17 Bizkaia
2013 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-16 Ogeta
2012 Olaizola II.a Bengoetxea VI.a 22-9 Ogeta
2011 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-12 Bizkaia
2010 Martinez de Irujo Barriola 22-17 Atano III.a
2009 Gonzalez Martinez de Irujo 22-18 Atano III.a
2008 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-17 Atano III.a
2007 Titin III.a Barriola 22-15 Ogeta
2006 Martinez de Irujo Barriola 22-21 Ogeta
2005 Olaizola II.a Xala 22-05 Atano III.a
2004 Olaizola II.a Barriola 22-08 Ogeta
2003 Nagore Titín III.a 22-15 Ogeta
2002 Olaizola II.a Barriola 22-13 Ogeta
2001 Barriola Eugi 22-10 Ogeta
2000 Eugi Nagore 22-05 Labrit
1999 Unanue Eugi 22-11 Ogeta
1998 Nagore Eugi 22-11 Ogeta
1997 Retegi II.a Titín III.a 22-21 Ogeta
1996 Arretxe I.a Nagore 22-08 Ogeta
1995 Nagore Unanue 22-18 Ogeta
1994 Eugi Errandonea 22-13 Ogeta
1993 Galartza III.a Eugi 22-07 Bergara
1992 Eugi Errasti 22-12 Astelena
1991 Retegi II.a Eugi 22-07 Ogeta
1990 Retegi II.a Galartza III.a 22-15 Anoeta
1989 Retegi II.a Galartza III.a 22-06 Anoeta
1958-1988
Ez zen jokatu
1957 Ogeta Barberito I.a 22-03 Bergara[3]
1956 Barberito I.a Txikuri 22-12 Astelena[4]
1955 Barberito I.a Ogeta 22-20 Bergara[5]
1954 Soroa II.a Ogeta 22-20 Bergara
1953 Akarregi Bolinaga 22-21 Gros

Txapeldunak eta finalistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotaria Txapelak Finalak
Olaizola II.a 7 8
Altuna III.a 4 8
Retegi II.a 4 4
Eugi 3 8
Martínez de Irujo 3 8
Nagore 3 5
Ezkurdia 3 3
Barberito I.a 2 3
Barriola 1 6
Ogeta 1 3
Galartza III.a 1 3
Titin III.a 1 3
Unanue 1 2
Bengoetxea VI.a 1 2
Urrutikoetxea 1 2
Akarregi 1 1
Soroa II.a 1 1
Arretxe I.a 1 1
Gonzalez 1 1
Bolinaga 0 1
Txikuri 0 1
Errandonea 0 1
Errasti 0 1
Xala 0 1
Jaka 0 1
Laso 0 1
Peio Etxeberria 0 1

Txapelak herrialdeen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Txapelak Pilotari bakoitzak irabazitako txapelak
 Nafarroa Garaia 27 Olaizola II.ak 7, Retegi II.ak 4, Eugik 3, Nagorek 3, Martinez de Irujok 3,
Ezkurdiak 3, Galartza III.ak 1, Arretxek 1, Barriolak 1 eta Bengoetxea VI.ak 1
 Gipuzkoa 6 Altuna III.ak 4 ,Soroa II.ak 1 eta Unanuek 1
Errioxa 3 Barberito I.ak 2 eta Titin III.ak 1
 Bizkaia 2 Akarregik 1 eta Urrutikoetxeak 1
 Araba 1 Ogetak 1
 Lapurdi 1 Gonzalezek 1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Imanol Magro Eizmendi, «Burdinetik titaniora», Berria, 2014-12-09
  2. «200», Berria, 2014-12-09
  3. (Gaztelaniaz) «Final de 1957», Mundo Deportivo, 1958-05-04.
  4. (Gaztelaniaz) «Final de 1956», ABC, 1957-01-22.
  5. (Gaztelaniaz) «Final de 1955», ABC, 1955-12-20.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]