Esku alfabeto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
MedslowALPHAsign.gif

Esku alfabetoa edo alfabeto daktilologikoa zeinu hizkuntzaren osagarritzat erabiltzen den alfabetoa da. Sistema hau, berez, sistema ortografikoaren moldaketa bat da: eskuen posizioen bitartez alfabetoko letra guztiak azaltzen dira. Beste modu deskriptiboagoaz azaltzeko, airean idaztea bezala dela esaten da. Sistema honen bidez pertsona gorrek hitz berriak edo arraroak direnak azaltzen dituzte. Esaterako Mongoliako hiriburua Ulan Bator dela esateko ziuraski hemen erabiltzen diren keinu hizkuntzetan ez dira zeinu propioak izango; ondorioz, letraz letra azaldu behar da. Logikoa denez, alfabeto hau hizkuntza bakoitzean moldatu behar da; euskara bere sistema propio dauka nahiz eta oso erabilia ez izan; horretan euskararen berezko letrak (tz, ts, tx) azaldu daitezkeen modu zuzenagoan. Zoritxarrez Hegoaldean espainierarena eta Iparraldean frantsesarena erabiltzen dira.

Argazkian euskal esku alfabetoa, Miren Sarrionaindiak eta Iban Estevez-ek diseinatua.

Esku alfabetoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esku alfabeto Aldatu lotura Wikidatan


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.