Eskuin mutur

Wikipedia(e)tik
Eskuin-mutur» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ultraeskuindarrak Pragan. 2009.

Ultraeskuina edo Eskuin-muturra politikan eskuineko ideologiaren ideiak muturrera eramaten dituen korronte politikoa da. Moralari dagokionez oso kontserbakorra da, eta herri baten izaera tradizionalaren sustatze sutsua aldarrikatzen du. XX. mendearen amaieratik, gainera, munduko herrialde aberatsenetan immigrazioa areagotzean, herrialde horietako eskuin-muturreko talde politikoek beste herrialdeetatikako etorkinen aurka egin dute. Partidu politiko batzuk definitzeko politikan erabiltzen diren hitz gutxiesgarria da, mugimendu edo partidu politiko hauek diskurtso ultranazionalista, xenofoboa eta autoritarioa dute, baita identitate nazionalaren defentsa sutsua, joera populista, eta askatasun demokratikoen eta instituzioen mantentzearen kontrako jarrera.[1] Hala ere partidu politiko hauek demokratikotzat definitzen dute bere burua eta haien hautesleak ez dituzte antidemokratikotzat edota erreakzionariotzat jotzen, nahizta bere buruzagiak faxismoaren miresleak izan, estilo agresibo edo jarrera bazterkorrarekin. [2][3] Gobernu ultraeskuina existitzen dela deritzo, instituzio ez demokratiko baten oinarrian politika arrazista, xenofoboak edo kultura edo erlijio batzuen kontrako adierazpenak legeztatzen direnean.[4]

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Bere jatorri ideologikoa pentsamendu kontrairaultzailean aurkitu daiteke, De Maistre XIX. mendean eta Erdi Aroa eredu bezala hartuz, 1789 urtea haustura unea bezala. Zehazki politikoki inboluzionismoan kokatzen zen. Hala ere, ultraeskuina edo mutur eskuina termino berri samarra da. Historikoki Frantziar iraultzaren ondoren Frantziako parlamentuan parlamentarioak esertzen ziren tokiaren araberan du sorrera. Garaiko monarkikoak eta kontserbadoreak eskuinean esertzen ziren eta liberalak ezkerraldean. [5] Mutur eskuina mutur ezkerrari kontrajartzen zaio, eta neurri batean ezkerraren praktika iraultzailearen mugimendu antagonikoa da. Testuinguru hortan mutur eskuineko mugimendu kontrairaultzaileak sortu ziren, batez ere Frantzia eta Italian. XX. mendearen lehen zatian, faxismoa eta nazismoa Europako historiako gertaera tragikoetan parte hartu zuen, baina azkenean garaituak izan ziren. Mugimendu hauen ideiak jarraitasuna izan dute historian zehar, adibidez Alemaniako partidu nazionaldemokrata (NPD), 1964 sortua edo Falange Española, José Antonio Primo de Rivera engandik 1933. sortua, azken hau Mussoloni, italiar faxismoaren ideietan oinarrituz.

Ultraeskuin zahar edo historikoak [aldatu]

Askorentzat ultraeskuineko edo mutur eskuineko partidu politiko zaharrak ideologikoki faxismoarekin lotuak egon diren partiduak dira. [6] Mito eta sinboloen bidez, faxismoaren programa jarraituz. Demokraziaren deslegitimazioaren aldeko lana darabilte, antisistema oposizio baten bidez. [7]

Hauen artean talde neonaziak edota nazi ideologian oinarritzen diren partiduak sartzen dira, Nationalsozialistische hitz alemanaren laburdura izanik, honen esanahia nazionalsozialista izanik. [8]

Gaur egungo ultraeskuina [aldatu]

Gaur egun mugimendu hauen berpizte bat ikusten ari da, 2011. krisi ekonomikoarekin areagotuz eta herritarrek etorkizunean ikusten duten segurtasunezagatik.[9] Europan euroeszeptiko, antiglobalizazio eta inmigrazioaren kontrako partido politiko asko agertu dira, era nazionalista batetan eta batzutan xenofobia eta arrazismo sentimenduarekin.[10] Europan indar handia dute Holanda,[11] Austria [12] edo Italian, [13] eragin handikoak, baita ere Frantzia, Erresuma Batua, [14] Suedia, [15] Finlandia,[16] Belgika[17] edo Alemania bezalako herrietan. Hala ere, Europan XX. mende hasierako gertakizunen oroitzapenengatik ardura handiak sortarazten dituzte. [18]

Ultraeskuina Espainian [aldatu]

Espainian talde minoritarioak, oso zatituak eta buruzagi gabekoak dira. Horregatik udal hauteskundeak erabiltzen dituzte arreta deitzeko, nahizta leku txiki batetan izan. Azken urteotan igoera txiki-txikia eduki dute. 2007ko udal hauteskundeetan 47.000 boto lortuz eta 2011n 100.000, botoen %1 baino gutxiago izanik, bere homologo europearretik oso hurrun egonik. Horrela, Espaina Europako salbuespena da, ez baitute ordezkaritza ez parlamentu nazionaletan, ez autonomikoetan. Salbuespen gutxi batzuk izanik, udal txiki batzuetan besterik ez.[19]

  • Plataforma per Catalunya, Josep Anglada buruzagi izanik, Vic eko zinegotzia, 66.000 boto (0,29%) lortu zituen eta 17 zinegotzitik 2007. urtean 67ra igaro da 2011. udal hauteskundeetan. 2015 urteko udal hateskundeetarako "Plataforma por España" prestatzen ari da, Le Pen-eko Front National frantziarra eredu bezala hartuz.[19]
  • España 2000, Silla (Valentzia) 2 zinegotzirekin, Onda (Castelló) bere zinegotzia mantenduz eta Dos Aguas (Valencia) bat lortuz, 2011ko udal hauteskundeetan Valentziatik kanpo hedatzea lortu du lehen aldiz,Alcalá de Henares herrian zinegotzi bat lortuz, ultraeskuina Espainia osoan ordezkaria duen biztanleria gehiengo herria. Bertako zinegotziaren bulegoan Maiatzeko 2. altxamendua eta Errekonkistari buruzko kartelak ditu zintzilik, eta Le Pen Front Nationalaren eslogana: Ni uno más, los españoles primero, hau da, "Bat bez gehiago, espainarrak lehenengo"[19]
  • Democracia Nacional, bere hauteskunde kartela Le Pen oinarrituz: Paro + Inmigración= Delincuencia., hau da, "Langabezia + Inmigrazioa = Delinkuentzia" [19]
  • Alternativa Española, Rafael López-Diéguez buru izanik, Blas Piñar López frankistarekin ahaidetua. DNE partiduarekin elkarlanean hasi da.[19]

Europako gaur egungo ultraeskuineko partidu politikoen taula [aldatu]

Taula honetan mutur eskuinekotzat jotako Europako partidu politikoen bilakaera elektorala ikusten da, antiinmigrazio, populista eta nazionalista ezaugarriak dituzten partiduak agertzen dira, nahiz eta partidu batzuk ideologia horien kontra daude puntu batzuetan.

Herria Partidua Parlamentu nazionalan Boto ehunekoa Aurreko hauteskundearekiko
bilakaera
Europarlamentarioak
guztiarekikoaren arabera
Alemania NPD 0 / 622 1,5 % -0,1% 0 / 96
Austria FPÖ 34 / 183 17,5% +6,5% 2 / 19
BZÖ 21 / 183 10,7% +6,6% 1 / 19
Belgika Vlaams Belang (VB) 12 / 150 7,7% -4,3% 2 / 22
Front National (Belgika) (FN) 0 / 150 0,5% -1,5% 0 / 22
Bulgaria ATAKA 21 / 240 9,4% +1,3% 2 / 17
Zipre ELAM 0 / 56 1.08% +1.08% 0 / 6
 Kroazia HSP 1 / 151 2,80% +2,80% -
Danimarka DF 25 / 179 13,9% +0,6% 1 / 13
Espainia Plataforma por Cataluña (PxC) 0 / 350 0,25% +0,25% 0 / 54
Eslovakia SNS 0 / 150 4,55% + 0,9% 1 / 13
Finlandia PS 39 / 200 19,0% +14,9% 1 / 13
Frantzia Front National 0 / 577 4,3% -7,0% 3 / 72
Mouvement pour la France 2 / 577 1,2% +0,4% 1 / 72
Grezia Golden Dawn 21 / 300 6,97% +6,70% 0 / 22
LAOS 0 / 300 2,90% -2,73% 2 / 22
Hungaria JOBBIK 47 / 386 16,7% +14,5% 3 / 22
Italia Liga Norte (LN) 60 / 630 8,3% +3,7% 9 / 72
La Destra-Movimento Sociale Fiamma Tricolore 0 / 630 2,4% +1,8% 0 / 72
Herbehereak PVV 24 / 150 15,5% +9,6% 5 / 26
Norvegia FrP 41 / 169 22,9% +0,8% -
Polonia LPR 0 / 460 1,3% -6,7% 0 / 50
Portugal PNR 0 / 230 0,30% +0,15% 0 / 22
 Errumania PRM 0 / 334 3,2% -9,8% 3 / 33
Errusia LDPR 56 / 450 12.5% +2,7% -
 Serbia SRS 78 / 250 29,5% +0,9% -
 Suedia SD 20 / 349 5,7% +2,8% 0 / 18
Suitza SVP 62 / 200 29,0% +2,4% -
Erresuma Batua United Kingdom Independence Party (UKIP) 0 / 650 3,1% +0,9% 12 / 73
British National Party (BNP) 0 / 650 1,9% +1,2% 2 / 72

Europear parlamentuan partidu hauek haien artean biltzen dira eta ezaugarri bereko partiduekin, halaber, euroesceptizismoa, nazionalismoa eta kontserbadurismoa, hala nola Union for Europe of the Nations (1999-2009), Europe of Democracies and Diversities (1999-2004), Independence/Democracy (2004-2009), Identity, Tradition, Sovereignty (2007) edo Europe of Freedom and Democracy (2009. tik). Gainera, europear partidu politiko bezala Euronat eta Alliance of European National Movements taldekatzen dira.

Ideologia [aldatu]

Ultraeskuin edo mutur eskuin terminoa aditu askok erabili dute era kontraesankor batean, konfigurazio ideologiko desberdinengatik. Ez da existitzen adostasun bat ultraeskuineko talde edota mugimendu guztiak definitzeko, bereziki historian zehar gertaturiko aldaketa ideologikoak kontutan hartuz. Horrela, Rodríguez Araujo maisu mexikarraren ustez, eskuin termino bera ere historian zehar tradizio eta gizarte motaren eta boterearen arabera aldatu den kontzeptua da. Gaur egun eskuintzat dugun jarrera edo posizioak ezkertiarrak izan ziren aurreko garai batetan.[20] Hortaz gain, kritiko askoren ustez, ultraeskuina debaluatutako terminoa da ere, oposizioko partiduek, bereziki mutur ezkertiarrek eta komunistek, haiekin ados ez dagoen edozein partidu edo ideologiei ultraeskuintzat edo faxistatzat jotzeko edo kritikatzeko joera dute, askotan mugimendu guztiz demokratikoak izanik.

Ondorioz, berretsi dezakegu ultraeskuineko talde guztiek ez dituztela ideal edo xede berdinak, baina gehienek munduarekiko ikuspegi kospiratibo eta ultranazionalista dute, demokraziaren inperfekzioaren kontrako boto protesta erakarriz. Hurrengo ezaugarriak izan ohi dituzte:

  • Nazionalismoa: Ideia nazionala ultraeskuindar edo mutur eskuindar guztien bereizgarri amankomuna da. Nazioa batasun etnikoa bezala ikusten da frantziar jatorriko nazionalismo politikoarekin alderatuz. Horrela, adibidez, ultraeskuin espainola beti britainiar ultraeskuindarren kontra egongo da Gibraltaren erruz, eta azken hauek aldiz, irlandar nazionalisten kontra. Hortaz gain, errealitate nazionalaren sorkuntzari buruzko desberdintasun dituzte. Liga Norte italiarra adibidez, bere lurraldearen independentzia bilatzen du, [21] ultraeskuindar espainola aldiz nazioaren kohesioa.[22]
  • Antiliberalismoa: Orokorki, kapitalismo liberalaren kontrako jarrera. Hala ere, ez dago jarrera edo tendentzia ekonomiko konkretu bat mugimendu hauen artean. Batzuk nazismo eta faxismoa bezala estatuak ekonomian intrusioa eduki behar zuela defenditzen zuten, baina beste batzuk politika ekonomiko guztiz liberalak defenditu dute, beste batzuk azkenik frankismoa bezala ez zuten programa ekonomiko definitu bat eta haien politika ekonomikoa egoeren arabera aldatzen zen. Beste batzuk Meritokraziaren aldeko jarrera eduki dute.
  • Tradizionalismoa: Hau ez da balio erlijioso tradizionalen defentsa bezala ikusi behar. Kasu gehienetan horrela da, baina gertaera historiko batzuetan kontrakoa gertatu da. Adibidez Alemania nazian neopaganismoan oinarritutako ideal eta balore batzuk ezarri ziren, kristautasun klasikoarekin apurtuz. Erlijioa taldearen batasun lotura izan daiteke edo kontrako ultraeskuinako liskarren arrazoia. Hau Ipar Irlandan gertatzen da, non irlandar nazionalista katolikoak unionista protestanteen aurka dihoazte. Bai bata bai bestea mutur eskuineko ezaugarri bera dute, nazionalismoa (nola ez, ikuspuntu desberdin batetik), ultraezkerra aldiz ikuspuntu unibertsala du, estremismo islamistetan gertatzen den bezala. [23]
  • Kontserbadurismoa: Kontzeptu hau kultura eta identitate etniko nazionalak sustatu eta bultzatzen ditu, gizartearen hazkunde eta handitzea bultzatuz. Talde batzuk Hegel ordena jainkoarengandik erabakia izan dela diote, aldakaitza eta aldatu behar ez dena. Horregatik momentuko estatu mota defendatuko dute bakarrik horrela inposatua izan delako.
  • Balore bertikalistak: Gizarterako "egokiak" diren baloreak goresten dira. Orokorrean mugimendu hauek sinboloak darabiltzate bere politikak aurrera eramateko. Jarrera militarista izan ohi dute eta gizarte baloreen mantentzea edo berreskuratzea. Politika nazionalistak edo espantsionistak oso ohikoak dira, nazioak lortutako boterea erakusten baitute atzerritar dekadentearen kontra.
  • Antikomunismoa: Komunismoaren kontrako jarrera eta bereziki marxismoarekin kontrakoa. Ideologikoki materialismo historikoaren kontzeptuaren kontra, eta gizarte zibileko berezko klase desberdintasunen kontra.
  • Xenofobia: Immigrante edo etorkinaren kontrako jarrera. Mugimendu hauek etorkinak errefusatzen dituzte, garbitasun nazionala edota baita arrraziala defendituz.

Ikus gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. « Si un partido desarrolla una actitud antisistema y se relaciona en términos ideológicos con el pensamiento clásico de la extrema derecha (ultranacionalismo, antipluralismo, concepción autoritaria del orden social), pero sin establecer vínculos directos con el fascismo y sin realizar una crítica directa a la democracia como sistema político, quedaría adscrito a la tipología de nuevos partidos de extrema derecha.  »
    José Luis Rodríguez Jiménez, De la vieja a la nueva extrema derecha (pasando por la fascinación por el fascismo), Asociación de Historia Actual, ISSN:

    1696-2060, Nº. 9, 2006, pag. 94

  2. « Durante décadas, los electores asociaron estas dos corrientes [el extremismo de derecha y el populismo ultranacionalista] a posiciones reaccionarias, contrarias al avance de la modernidad y opuestas a la democracia política; pero esto ha dejado en parte de ser así. En la actualidad los partidos políticos de extrema derecha se declaran democráticos, y lo hacen sin rubor, sin ningún tipo de complejo, y ello pese a que muchos de sus dirigentes son admiradores del fascismo y que buena parte de su trabajo diario viene acompañado de un estilo agresivo y un propósito excluyente  »
    José Luis Rodríguez Jiménez, 2004, p. 7.
  3. « Estas nuevas formas de manifestación de la extrema derecha aceptan teóricamente las regras del sistema democrático y dicen acatar (y en ocasiones incluso compartir) el orden constitucional existente en sus respectivas naciones. Sin embargo, sostienen valores antidemocráticos mediante un discurso basado en la negación de la modernidad, la exaltación de la comunidad nacional y la hostilidad a los extranjeros.  »
    Antonio Fernández García, José Luis Rodríguez Jiménez, 2001, p. 65.
  4. « Gobierno que no promueve, mediante sus políticas públicas, un mayor igualitarismo (como tendencia) o que refuerza las desigualdades sociales, es un gobierno de derecha. Si además de lo anterior ese mismo gobierno lleva a cabo prácticas racistas, xenófobas, contrarias a diversas expresiones culturales y religiosas, entonces estaríamos hablando de un gobierno de ultraderecha.  »
    Octavio Rodríguez Araujo, p. 32
  5. (Gaztelaniaz) Frantziar Iraultza
  6. (Gaztelaniaz)Es una ideología y un movimiento político caracterizado por defender un corporativismo estatal totalitario y una economía dirigista.
  7. (Gaztelaniaz)José Luis Rodríguez Jiménez, De la vieja a la nueva extrema derecha (pasando por la fascinación por el fascismo), Asociación de Historia Actual, ISSN: 1696-2060, Nº. 9, 2006, pag. 94
  8. (Gaztelaniaz) Históricamente hace referencia a todo lo relacionado con el régimen de Hitler quien gobernó Alemania de 1933 a 1945 con la llegada al poder del Partido Nacionalsocialista Alemán de los Trabajadores (NSDAP, Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei), el autoproclamado Tercer Reich y Austria a partir de la Anschluss, así como los demás territorios que lo conformaron (Sudetes, Memel, Danzig y otras tierras en Polonia, Francia, Checoslovaquia, Hungría, Holanda, Dinamarca y Noruega). La Alemania de este período se conoce como la Alemania nazi.
  9. (Gaztelaniaz) Preocupación por el auge de la extrema derecha en Europa
  10. (Gaztelaniaz) La ultraderecha europea se consolida tras su victoria en las elecciones finlandesas
  11. (Gaztelaniaz) La extrema derecha se confirma como segunda fuerza política en Holanda
  12. (Gaztelaniaz) La extrema derecha austriaca sale reforzada de las urnas
  13. (Gaztelaniaz) [1] La Liga Norte
  14. (Gaztelaniaz) El ascenso de la ultraderecha alarma a los partidos británicos
  15. (Gaztelaniaz) El Gobierno sueco pierde la mayoría absoluta por el avance de la ultraderecha
  16. (Gaztelaniaz) Los conservadores vencen en las elecciones de Finlandia pero la ultraderecha gana terreno]
  17. (Gaztelaniaz) Incertidumbre en Bélgica tras la victoria de los independentistas flamencos
  18. « Es por esta razón por el recuerdo de los fascismos y, en concreto, del nazismo que preocupa el actual ascenso de las

    organizaciones y partidos de ultraderecha, del resurgimiento del nazismo (el neonazismo) y de las tendencias ultranacionalistas acompañadas de racismo y antisemitismo (en la actualidad convenientemente suplantado por posiciones contrarias a los emigrantes), es decir, el resurgimiento de la intolerancia en su máxima expresión.

     »
    Octavio Rodríguez Araujo, p. 186.
  19. a b c d e f
    « (Gaztelaniaz)El pueblo se subleva contra el alcalde  »
  20. (Gaztelaniaz) Octavio Rodiguez Araujo, Derechas y ultraderechas en el mundo, Siglo XXI. México, 2004, p. 13
  21. (Gaztelaniaz) Umberto Bossi reivindica independencia del Norte de Italia
  22. (Gaztelaniaz) Web España 2000
  23. (Gaztelaniaz) Un islamismo abierto a la izquierda