Eskuineko aurikula
Wikipedia(e)tik
Eskuineko aurikula animalia ugaztunen (gizakiak barne) bihotzen lau ganberetako bat da. Izan ere, bihotzak bi bentrikulu eta bi aurikula ditu, marrazkian agertzen den moduan. Eskumako aurikulak oxigenorik gabeko odola jasotzen du goialdetik goiko kabaren bidez eta behealdetik beheko kabaren bidez. Ondoren odol hori eskuineko bentrikulura ponpatzen du diastolean, balbula trikuspidean zehar.
| Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |