Eskulapioren haga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Asklepio edo Eskulapioren haga

Asklepioren haga (Eskulapio erromatarrentzat), antzinako greziar ikur bat da, astrologiarekin eta medikuntza bidez gaixoen sendapenarekin lotuta dagoena. Haga luze baten inguruan bilduta dagoen suge batean datza. Haga hau, denbora askoan, medikuntzaren ikur izan zen, eta sugea, bere larruazala aldika aldatzen duena, bergaztetzearena. Asklepio, greziar mitologian, sendapenaren eta medikuntzaren jainkoa zen. Kiron zentauroak irakatsi zion medikuntza eta Ofiuko konstelazioarekin lotuta dago.

Ohikoa da haga hau eta Hermesen kaduzeoa nahastea. Baina ezberdintasunak nabariak dira: Hermesen kaduzeoak hegoak eta bi suge ditu. Asklepio/Eskulapioren hagak, berriz, ez du hegorik eta suge bakarra baino ez du. Sugea, kultura askotan, hildakoak berpizteko gai zela uste zen, eta Eskulapio, bere sendapen gogoarekin, ikusten zuen hildako jendea berpizten zihoan, adibidez, Hipolito, Teseoren semea, Asklepio/Eskulapiok, sugeak eraman zion belar miragarri batekin berpiztu zuen. Hades, infernuetako erregea, bere erresumara bidalitako jende kopurua jeisten ari zela ikusiz, Eskulapiok sugea erabiltzen zuen moduaz kexatzera joan zen, eta, beraz, neurri salomoniko bezala, Zeusek, hagaren botere berpizlea ezabatzea erabaki zuen, bakarrik sendapenarena utziz. Hortik dator haga honek medikuntzarekin duen harreman estua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Eskulapioren haga