Eskumutur
Wikipedia(e)tik
Eskumuturra goiko gorputz adarretako eskualdea da, besaurrea eta eskuaren artekoa, eta karpoa duena.
Orokorrean hartua, artikulazio kondileoa da, flexio, luzatze, adukzio, abdukzio eta zirkundukzio mugimenduak egitea ahalbidetzen baitu, baina ez errotaziokoak
Artikulazioak [aldatu]
Egia esan, ez dago artikulazio bakar batez osatua, hiruz baizik:
- Erradiokarpiar kameraren artikulazioa. Hezurrak honako hauek dira: Goitik erradioa, eta, behetik, eskafoidea, ilargi-formakoa eta piramidala. Artikulazioa, kapsula artikularraz indartua dago, baita alboko, aurreko eta atzeko lokailuekin ere. Kondileo morfologiko eta funtzionala da.
- Eskumuturreko urruneko kameraren kanpoaldeko artikulazioa. Hezurrak, honako hauek dira: Goitik, eskafoidea, eta, behetik, trapezioa eta trapezoidea. Artikulazioa, kapsula artikularrarekin eta alboko, aurreko eta atzeko lokailuekin indartua dago. Artrodia bikoitz morfologikoa eta kondileo funtzionala da.
- Eskumuturreko urruneko kameraren barrualdeko artikulazioa. Hezurrak, honako hauek dira: goitik, eskafoidea, ilargi-formakoa eta piramidala. Eta, behetik, hezur handia eta kako-hezurra. Artikulazioa, kapsula artikularra eta alboko, aurreko eta atzeko lokailuekin indartua dago.
Irudiak [aldatu]
| Giza gorputza | ||
|---|---|---|
|
Burua: Ilea • Burezurra • Belarria • Bekaina • Begia • Sudurra • Ahoa • Ezpaina • Kokotsa • Lepoa • Garondoa Soina: Abdomena • Toraxa • Pelbisa • Sexu organoak (Zakila • Barrabilak • Alua) Goiko gorputz-adarrak: Sorbalda • Besaurrea • Ukondoa • Besoa • Eskumuturra • Eskua Beheko gorputz-adarrak: Izterra • Belauna • Zangoa • Orkatila • Oina |
||