Eslaviar herriak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eslaviarren ohiko sailkapena:

   Mendebaldeko eslaviarrak

   Ekialdeko eslaviarrak

   Hegoaldeko eslaviarrak

Eslaviar herriak K. o. II. mendetik aurrera Europako erdialdean eta ekialdean zabaldu ziren herri indoeuroparrak dira. Bertan bizi dira oraindik, hainbat herrialdetan. Eslaviar hizkuntzak hitz egiten dituzte.

Herri eslaviarrak VI. mendetik aurrera Erdialdeko Europa, Ekialdeko Europa eta Balkanetan bizitzen jarri ziren. Gerora, Bohemiatik eta Itsaso Adriatikotik Uraletako mendietaraino hedatu ziren: Siberia eta Erdialdeko Asian ere kokatu ziren, XVII. mendetik aurrera, munduko beste hainbat lekutara ere emigratu zutelarik. Europaren lurralde erdia inguru eslaviar talde edo komunitateez populatua dago.

280 milioi eslaviar bizi dira gaur egun mundu osoan, Europako eta Asiako iparraldean gehienak.

Eduki-taula

Egungo herrialdeak [aldatu]

Eslaviarrek ez dute nazionalitate bakar bat osatzen eta eslaviar izena hartzen dute egungo errusiarrek, bielorrusiarrek, ukrainarrek, poloniarrek, txekoek, eslovakiarrek, esloveniarrek, kroaziarrek, serbiarrek, bosniarrek eta bulgariarrek.

Iparraldeko eslaviarrak (errusiarrak, bielorrusiarrak eta ukrainarrak, sortaldean; poloniarrak, txekoak eta eslovakiarrak, sartaldean) eta hegoaldeko eslaviarrak edo jugoslabiarrak (esloveniarrak, kroaziarrak, serbiarrak, bosniarrak eta bulgariarrak) bereizten dira, oro har.

Erlijioa [aldatu]

Kristau ortodoxoak dira herri eslaviar gehienak (errusiarrak, bielorrusiarrak, ukrainarrak, bulgariarrak, serbiarrak); Erromako elizari loturiko ortodoxoak dira beste batzuk (ukrainar eta kroaziar batzuk), musulmanak bakarren batzuk (bosniarrak) eta katolikoak gainerako guztiak (poloniarrak, txekoak, eslovakiarrak, esloveniarrak, kroaziarrak).

Ikus gainera [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Eslaviar herriak

Erreferentziak [aldatu]