Espainiako Auzitegi Gorena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espainiako Auzitegi Gorenaren egoitza, Madrilen.

Auzitegi Gorena Espainiako botere judizialaren organo garrantzitsuena edo gorena da. Egoitza Madrilen du eta agindu guztietan nagusia da, Auzitegi Nazionalaren gainetik.

Auzitegi Gorena, azken ekinaldikoa da kasu guztietan. Bere erabakiak ezin dira helegitea aurkeztu, eskubideak urratzen ez badira. Espainiako erregeak soilik utzi dezake, Auzitegi Goreneko agindu bat baliorik gabe, Konstituzioak barkamen eskubidea ematen diolako.

Zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zereginen artean, alderdi politikoen ilegalizazioen gaietaz, edota ministro edo Gobernuko presidentearen aurkako akusazioak eramaten ditu. Bere azpiko auzitegien helegiteak berrezten edo baliogabetzeaz ere arduratzen da, honek duen azken ekinaldiko nagusitasuna erabiliz.

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Auzitegi Goreneko zereginak ikuskatzen ditu.

Konposaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presidente bat eta hainbat magistratuz osatua dago. Hauek, Erregeak aukeratzen ditu Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak gomendatuta.

Bost gelaz osatua dago:

  • Lehenengoa: Jurisdikzio zibila
  • Bigarrena: Zigor-jurisdikzioa
  • Hirugarrena: Administrazioarekiko jurisdikzioa
  • Laugarrena: Gizarte-jurisdikzioa
  • Bosgarrena: Jurisdikzio militarra

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]