Espainiako Defentsa Ministerioa
| Ministerio de Defensa Defentsa Ministerioa |
|
|---|---|
| Sorrera | 1714ko abenduaren 4a |
| Egoitza | Paseo de la Castellana 109, Madril |
| Aurreko izena | Armadaren Ministerioa, Itsas Armadaren Ministerioa, Airearen Ministerioa |
| Ministroa | Pedro Morenés Eulate |
| Agindupean | Defentsaren Estatu Nagusia Defentsako Estatu Idazkaritza |
| www.mde.es | |
Espainiako Defentsa Ministerioa Gobernuko Presidentearen azpitik Espainiako defentsaz arduratzen den arduradun bakar eta gorena da. Hainbat armadez osatuta dagoenez, Defentsa Ministeriaren menpeko dauden Indar Armatuetan antolatzen dira. Egungo ministroa Pedro Morenés bizkaitarra da.
Funtzioak [aldatu]
1978ko Konstituzioaren arabera, Espainiako Erregea da armada guztien Komandante Nagusia eta bera da gerra aldarrikatu edo bakea egin dezakeena, hori bai, aurretik Diputatuen Kongresuaren baimenarekin. Ministerioaren ardurak hauek dira:
- Defentsa politikak
- Itun militar handiak.
- Gerraren gidatzea.
- Aurrekontuen diru kopuruak esleitzea.
Antolaketa [aldatu]
Defentsa Ministerioaren antolaketa organikoa 1126/2008 Errege Dekretuan garatzen da:
- Defentsa Ministroa
- Kabinetea
- Kabinete Teknikoa
- Kontsulta eta Aholkularitza Organoak
- Estatu Nagusiko Agintarien Junta
- Lehor Armada, Itsas Armada eta Aireko Armadako Kontseilu Gorenak
- Indar Armatuetako Gorputz Amankomunen Junta Gorenak
- Ministerioaren Zuzenkaritza Kontseilua
- Defentsaren Estatu Nagusia (EMAD)
- Defentsako Estatu Idazkaria (SEDEF)
- Armamentu eta Material Zuzendaritza Nagusia (DGAM)
- Arlo Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusia (DIGENECO)
- Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia (DIGENIN)
- Teknika Aeroespazialen Institutu Nazionala (INTA)
- Defentsa Idazkaritzaordea
- Defentsa Politikako Idazkaritza Nagusia
- Defentsa Komuninazio Zuzendaritza Nagusia
- Lehor Armada
- Itsas Armada
- Aireko Armada
- Goardia Zibila
Kanpo loturak [aldatu]
- Espainiako Defentsa Ministerioa (Gaztelaniaz)
| Espainiako Indar Armatuak | ||
|---|---|---|
|
Aire Armada • Itsas Armada • Lehor Armada Guardia Zibila • Errege Guardia • Larrialdi Unitate Militarra Defentsa Ministerioa • Defentsaren Estatu Nagusia |
||