Espainiako Egun Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amerikaren Aurkikuntzari buruzko margolana.

Espainiako Egun Nazionala (gaztelaniaz Fiesta Nacional de España) urtero urriaren 12an Amerikaren Aurkikuntza eta Espainiar Inperioaren sorrera ospatzeko egiten den jaieguna da.

Espainian, Madrilgo Colon plazan desfile militarra egiten dute erregeren eta agintari eta politikarien aurrean. 18/1987 Legearen arabera izen ofiziala Espainiako Egun Nazionala bada ere,[1] lehenagotik beste izen batzuk izan ditu jaialdiak, eta zenbaitek erabiltzen dituzte oraindik:

Hispanoamerikan oraindik Arrazaren Eguna esaten diote. Estatu Batuetan, berriz, Columbus Day (euskaraz Kolonen eguna) da. Argentinan, Txilen eta Mexikon ere jaiegun ofiziala da, baita Venezuelan ere. Hala ere, herrialde hartan 2002an Hugo Chávezen gobernuak egunari izena aldatu eta Día de la Resistencia Indígena (euskaraz: Indigenen Erresistentzia Eguna) jarri zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]