Espainiako Plaza (Sevilla)

Koordenatuak: 37°22′37″N 5°59′13″W / 37.37708°N 5.9869°W / 37.37708; -5.9869
Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako Plaza
Plaza de España
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°22′37″N 5°59′13″W / 37.37708°N 5.9869°W / 37.37708; -5.9869
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1928
KomisarioaAlfontso XIII.a Borboikoa
Izenaren jatorriaEspainia
Arkitektura
ArkitektoaAníbal González
DiseinatzaileaAníbal González (en) Itzuli
Estiloaregionalist architecture (en) Itzuli
Ondarea
BICRI-51-0003936

Sevillako Espainiako Plaza, Maria Luisa Parkearen barnean dagoen multzo arkitektoniko bat da, eta tokiko arkitekturaren gunerik ikusgarrienetako bat osatzen du.

Kokapena

Maria Luisa Parkearen barnean dago, bertatik hurbilen dagoen sarrera, Cid Campeadorren Glorieta delarik, aipaturiko monumentu honen eta antzinako Tabakoen Errege Fabrikaren parean. Sarrera irekia da, eta, bandalismoa eragozteko, gaueko 10etan itxi egiten da.

Historia

Espainiako Plaza, 1929ko Sevillako Iberoamerikar Erakusketako proiekturik enblematikoena izan zen, eta Anibal Gonzalez arkitekto sevillarrak proiektatu zuen, erakusketaren arkitekto zuzendaria ere bazena. Laguntzaile talde handi baten laguntza izan zuen, horien artean, Jose Luis de Casso eta Aurelio Gomez Millan arkitektoa zeudelarik. Eraikuntza lanak 1914an hasi ziren, Erakusketako proiekturik anbiziotsuena eta garestiena izan zelarik, bere eraikuntzan, aldi berean mila pertsona lan egiten ere aritu zirelarik. Harrigarria dirudi garai hartan, hain egoera ekonomiko zailean zegoen hiri bat, nola hasi zen tamaina hartako proiektu bat egiten. 1926an, Anibal Gonzalezek bere Erakusketako zuzendari kargutik dimititu ostean, proiektu honen amaieraren ardura, Vicente Traverrek hartzen du, barrutiaren itxidurak amaitu zituena eta plazaren erdian dagoen iturria gehitu zuena.

Espainiako Plazako iturria
Ikuspegi partziala

Deskribapena

Plaza tamaina handikoa da (200 metroko diametroa), forma erdizirkularra du, Espainia eta bere antzinako kolonien arteko besarkada irudikatzen duena, eta Guadalquivir ibaira begira dago, Amerikara joateko jarraitu beharreko bide bezala. Bere hedadura osoa, 50.000 metro karratukoa da, horietatik 19.000 eraikinez beteak daudelarik, eta, beste 31.000 metro karratuak, espazio librea direlarik. 515 metro zeharkatzen dituen eta lau zubik zeharkatzen duten kanal batez inguratua dago. Plaza inguratzen duten eraikinak, erdiko eraikin batean, gehiegizko luzera bat konpentsatzen duten tarteko eraikindun hegaletan eta muturretan dauden dorretan egituratzen dira. Oinplano hau, hegal kurbodun villa palladiarraren antzeko eskema formalekoa da, Fratta Polesineko Villa Badoer eta Meledeko Villa Trissinon bezala, Andrea Palladio arkitektoak bere Arkitekturaren lau liburuak izeneko lanean erakusten dituenak eta Anibal Gonzalezek ezagutzen zituenak. Eraikuntza, adreilu ikusiz eta zeramikazko apaindura zabalez egina dago, kasetoiduraz, burdin forjatu eta bozelduz eta landutako haitzurdinez, multzoari, giro pizkundetar bat ematen diotenak. Anibal Gonzalezen idazkien arabera, plaza diseinatzeko bere inspirazioa, Espainiar Pizkundea izan zen, modernotuz. Plazaren albo banatan dauden eta honi barroko estiloko giro bat ematen dioten bi dorreak, 74 metroko altuerakoak dira, eta nahigabea sortu zuten akademikoen artean, Giraldarekin altueran lehiatu bait zuten.

Erdiko iturria, Vicente Traverrek egina, oso zalantzan jarria izan da, plazaren hustasun sentsazioa apurtzen baitu. Duen kanala, lau zubik zeharkatzen dute, antzinako Espainiako lau erresumak irudikatzen dituztenak. Plazaren hormetan, ordena alfabetikoan jarritako garai hartako Espainiako berrogeita zortzi probintzien tokia mugatzen duten eserleku batzuk daude, non, probintzia bakoitzarentzako, bere armarria, mapa, eta bertako gertaera historiko garrantzitsu batzuk irudikatzen diren.

Eserlekuen xehetasuna

Lanari buruz nabarmendu beharreko beste xehetasun batzuk, bere erliebe ugariak dira, guztiak Pedro Naviak eginak, honako hauek ikus daitezkeelarik

  • Hiru leiho pizkundetar
  • Sevillako armarria, Nafarroa eta Aragoiko atea apainduz
  • 24 arrano inperialak Karlos V.a erregearen armarriarekin
  • Espainiar ospetsuen soinburudun 48 medailoiak, probintzia bakoitza hartzen duen arku bakoitzean
  • Barrutiaren goiko ibilbidean kokatuta dagoen jauregia inguratzen duten bi dorreak inguratzen dituzten hiru metroko altuerako lau heraldoak.

Erabilera eta xedea

Hasiera batean, erakusketa amaitu ondoren, Sevillako Unibertsitatearen zati izatea pentsatu zen, hori da probintzia bakoitzean horma-hobi bana egotearen arrazoia. Baina, Erakusketan erabili ondoren, gobernu militarraren egoitza izatera pasa zen, bertako gelek, Kapitaintza Orokorraren kokapen bezala balio izan zutelarik, handik urte batzuetara, gobernu zentralaren Andaluziako ordezkaritza, eta, aldi berean, Sevillako Museo Militarra hartuz.

Filmen eszenatokia Espainiako Plaza, film ezagun batzuen eszenatoki bezala erabili izan da, horien artean:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainiako Plaza (Sevilla) Aldatu lotura Wikidatan