Espainiako futbol ligako bigarren maila
Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Profesional |
---|---|
Sorrera | 1929-30 |
Eremua | Espainia |
Parte hartzaileak | 22 |
Garaipen gehien | Real Murcia (8) |
2015-16ko Txapelduna | Deportivo Alavés |
Webgune ofiziala |
Espainiako futbol ligako bigarren maila edo Adelante Liga, Espainiako futbol liga txapelketaren bigarren maila garrantzitsuena da. 1929an egin zen lehen aldiz. Gaur egun 22 talde daude, nahiz eta hasieran 10 baino ez.
Lehia sistema
22 taldeek haien artean lehiatzen dute. Bitan elkartzen dira denboraldian zehar, behin etxeko zelaian eta bestean kanpokoan. Zotz baten bidez antolatzen da partida ordena.
Garaipenak 3 puntu ematen ditu. Berdinketak bat eta porrotak zero. Denboraldiaren amaieran puntu gehien duena txapelduna da. Bi taldek puntu berberak izanez gero, nor dagoen goian eta nor atzean erabakitzeko, bien arteko puntuak kontuan hartuko dira. Berdinketak jarraituz gero gol kopurua hartuko da kontuan.
Lehenengo hiru taldeak lehen mailara igotzen dira. Azkeneko lauak bigarren B mailara jaisten dira.
Denboraldi guztiak
Laburpena
Garaipenak
Taldea | Txapeldun | Urteak |
---|---|---|
Real Murcia | 8 | 1939-40, 1954-55, 1962-63, 1972-73, 1979-80, 1982-83, 1985-86 eta 2002-03 |
Real Betis Balompié | 7 | 1931-32, 1941-42, 1957-58, 1970-71, 1973-74, 2010-11 eta 2014-15 |
Real Oviedo | 5 | 1932-33, 1951-52, 1957-58, 1971-72 eta 1974-75 |
Sporting de Gijón | 5 | 1943-44, 1950-51, 1956-57, 1969-70 eta 1976-77 |
Deportivo de La Coruña | 5 | 1961-62, 1963-64, 1965-66, 1967-68 eta 2011-12 |
Málaga Club de Fútbol* | 4 | 1951-52, 1966-67, 1987-88 eta 1998-99 |
UD Las Palmas | 4 | 1953-54, 1963-64, 1984-85 eta 1999-2000 |
Sevilla Fútbol Club | 4 | 1928-29, 1933-34, 1968-69 eta 2000-01 |
Deportivo Alavés | 4 | 1929-30, 1953-54, 1997-98 eta 2015-16 |
- C. D. Málaga (3) eta Málaga C.F. (1)
Euskal taldeak: Real Sociedad eta CA Osasuna 3 aldiz bakoitzak, eta Eibar KE behin.
Igoerak
Taldea | Igoera kopurua |
---|---|
Málaga | 13 |
Real Betis Balompié | 12 |
Real Murcia | 11 |
Celta de Vigo | 11 |
Real Zaragoza | 10 |
Deportivo de La Coruña | 10 |
Racing de Santander | 8 |
Hércules CF | 7 |
RCD Mallorca | 7 |
Real Valladolid | 7 |
Euskal taldeak: CA Osasuna (6 aldiz), Real Sociedad (5 aldiz), Deportivo Alavés (5 aldiz) eta Eibar KE (behin)
2016-17 denboraldiko taldeak
Euskal taldeak
Denboraldiak
Hauek dira euskal talde bakoitzak bigarren mailan egin dituen denboraldiak. 2015-16 denboraldiko datuak barne.
Denboraldiak | Taldeak |
---|---|
Alavés | |
Osasuna | |
Barakaldo | |
Eibar | |
Sestao Sport | |
Real Sociedad | |
Bilbao Athletic | |
Indautxu | |
Real Unión | |
Arenas Getxo, Baskonia | |
Erandio, Sanse (Real B) | |
Eskoriatza |
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Espainiako Futbol Liga profesionalaren webgunea
2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak | |
---|---|
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza |