Espainiako higiezinen burbuila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Etxebizitzen prezioa inflazioarekin alderatuta 1984-2012
Urtebeteko euriborraren bilakaera 2001etik 2006ra.
Eraikin berriak L'Hospitalet de Llobregaten (Bartzelona).

Espainiako higiezinen burbuila 1998. urtetik 2007. urtera etxebizitzen prezioan emandako espekulazio eta prezioen gorakada handiari deritzo. Prezioen gorengo maila 2007ko udan lortu zen, eta ondorengo urteetan beherakada nabarmena izan zuten. Burbuilaren leherketa 2008-2011ko krisialdi ekonomikoaren faktore eragile nagusietako bat izan zen.

Burbuilaren inguruko eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian higiezinen burbuila izan den ala ez, asko eztabaidatu zen 2000ko hamarkadan. Eztabaidak eztabaida, gertaerek erakutsi dute burbuila ikusi zutenen argudioak zirela oinarri sendoena zutenak.

« El mercado inmobiliario en España no esta asistiendo a una burbuja, y por tanto no hay riesgo de pinchazo.  »
Rodrigo Rato, Espainiako Ekonomiako ministroa zenean. 2003-06-13.[1]
« Son unos irresponsables aquellos que piensan que en España existe una burbuja inmobiliaria augurando un brusco descenso en el precio de la vivienda.  »
María Antonia Trujillo, Espainiako Etxebizitzarako ministroa zenean. 2004-06-24.[2]
« No se va a romper la burbuja inmobiliaria, el sector inmobiliario no puede "romperse" por la subida del Euribor, porque esta basado en la tierra y el ladrillo y esto pesa demasiado.  »
Alejandro García Balcones, Halifax Hispania bankuko burua. 2006-06-01. [3]
« No veo síntomas de pinchazo de la burbuja inmobiliaria, porque la morosidad en España está bien, y continúa el crecimiento de las hipotecas, aunque a ritmo mas suave.  »
Alfredo Senz, Banco Santanderreko kontseilaria. 2007-04-27.[4]
« ¿Burbuja inmobiliaria? Vamos a terminar ahora mismo, si no te importa.  »
Carme Chacón, Espainiako Etxebizitzarako ministroa zenean. 2007-05-27.[5]
« El sector financiero no está entrando en crisis ni hay burbuja inmobiliaria.  »
Miguel Blesa, Caja Madrideko presidentea. 2007ko ekaina.[6]
« El sector de la construcción continuará adelante y no hay motivos para temer un pinchazo brusco de la llamada burbuja inmobiliaria, a pesar de que el euribor continúa subiendo.  »
Pedro Solbes, Espainiako Ekonomiako ministroa zenean. 2007-07-31.[7]

Burbuilaren arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euroaren ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko urtarrilaren 1ean euroa Espainiako legezko txanpon bihurtu zen, pezeta ordezkatu. Pezetak euroen truke aldatzeko beharrak diru beltz ugariren azaleratzea eragin zuen, eta horrela, pertsona askok, etxebizitzak erosiz lortu zuten diru hori "zuritzea". Horrez gain, euroaren agerpenak, fenomeno berezi baten hedatzea eragin zuen, Espainia 500 euroko billete gehien zituen Europako lurraldea bihurtu zen[8], eta gehienak, eraikuntza gehien altxatzen ziren guneetan pilatzen ziren, Andaluzia, Murtzia eta Valentziako Erkidegoan.[9]

Interes tasa baxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitza eraikinak Zaragozan.

Europako Banku Zentralak, interes tasa baxuak mantendu zituen 2000ko hamarkadaren hasieran, 2000. urtean puntucom burbuilaren eztandaren ondorioz sortutako krisialdiaren eragina saihesteko. Horrez gain, Frantzia eta Alemaniako ekonomiek bizi izandako beheraldi ekonomikoa, interes-tasak baxu mantenduz gainditzea espero zuten.

Interes-tasa baxuek, Frantzia eta Alemaniako ekonomiak suspertzeaz gain, Espainia eta Irlanda bezalako ekonomietan[10], kreditu merkea erraztu zuten, horrela, higiezinen burbuila suspertuz.

Demografia eta Inmigrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadaren amaieratik aurrera, 1960ko hamarkadaren erdialdetik aurrera jaiotako "baby boom" belaunaldiak, gurasoen etxetik alde egin eta familiaren loturetatik askatzeko ordua heldu zitzaien. Pertsona gehiago izateak, etxebizitzen eskaria areagotu zuen, eta horrekin batera prezioak.

Bestalde, 2000. urtetik aurrera, Espainia milaka etorkinen jomuga bihurtu zen, 2008rako bost milioi atzerritar bizi ziren Espainian. Inmigrazioak biztanleria %10 baino gehiago igoarazi zuen, eta berriro ere, etxebizitza eskaria.

Burbuila eta krisialdiaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisaturiko etxebizitzen bilakaera
Urtea Etxebizitzak %

2004 687.051
2005 729.652 +%6,20
2006 865.561 +%18,63
2007 688.851 -%20,42
2008 252.916 -%63,28
2009 113.882 -%54,97
2010 83.955 -%26,28
2011 69.859 -%16,79

1992-1996[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2004[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko otsailaren 16an, Banco Santanderren inbertsio fondoen Banif enpresak, Banif Inmobiliario inbertsio fondotik diru iltzulketaz bi urtez egitea galarazten zuen aldaketa egin zuen, otsailean fondotik 2.600 milioi euro (fondoaren ondarearen %80a) ateratzeko eskaera jaso ondoren.[11] Otsaila bukaeran, urtebeteko euriborraren maila 2005eko gutxiengo historikora hurbildu zen, %2,13ra jaistean[12].

2009ko martxoaren 3an Obrascón Huarte Laín eraikuntza enpresako buru den Miguel Villar Mirrek esandakoaren arabera, duela urte eta erdi erositako etxebizitzak %30 gutxiago balio zuten. Eta Espainiak 1929ko krakaren antzeko krisialdi baten aurrean zeudela esan zuen[13].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]