Espainiako hizkuntzak
*Gaztelania, Estatu osoan ofiziala, gorriz
*Euskara, koofiziala Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan, urdin ilunez
*Katalana, koofiziala Katalunian, Balear Irletan eta Valentziako Erkidegoan, larrosaz
*Galiziera, Galizian koofiziala, horiz
*Asturiera, leonera, kantabriera, extremeñoa, ofizialtasun gabekoa(k), berde ilunez
*Aragoiera, ofizialtasun gabekoa, urdin argiz
*Okzitaniera, Katalunian koofiziala, berde argiz
*Extremadurako fala, ofizialtasunik gabekoa, marroiz
Espainia hizkuntza-aniztasun handiko estatu europarra da. Espainiako hizkuntzak ondare linguistiko eta kultural izugarria dira. Estatu mailan, hizkuntza nagusia eta gehien erabilitakoa gaztelania da, estatu osoan ofiziala dena. Horrez gain, beste lau hizkuntzak koofizialtasun maila lortu dute, Estatuko hainbat erkidegotan. Beste hizkuntza batzuk, ofizialak izan gabe, nolabaiteko estatutu-babesa dute.
Espainiako Konstituzioak, bere hirugarren artikuluan, honako hau dio:
- Gaztelania Espainiar estatuko hizkuntza ofiziala da. Espainiar guztiek hura ezagutzeko betebeharra eta erabiltzeko eskubidea dute.
- Beste hizkuntza espainiarrak ere ofizialak izango dira haien autonomia erkidegoetan (haien estatusarekin bat eginez).
- Espainiako modalitate linguistiko desberdin guztiak errespetatu eta babestu beharreko ondasun kulturala dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Hizkuntza koofizialak
Autonomi Erkidegoen estatutuek onartutako hizkuntzak, gaztelaniarekin batera ofizialak direnak, honako hauek dira:
- Euskara Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako eremu euskaldunean
- Katalana Katalunian, Balear Uharteetan eta Valentziako Erkidegoan (azken honetan valentziera izenarekin)
- Galiziera Galizian eta
- Aranera, okzitanieraren aldaera, Katalunia osoan, nahiz eta Arango haranean soilik mintzatua izan[1]
[aldatu] Beste mota bateko onarpena duten hizkuntzak
Beste estatutu batzuk edo lege-proiektuek babes berezia eskaintzen diete beste hizkuntza batzuei:
- Asturiera edo bablea, bere Autonomia-Estatutuan;
- Eonaviegoa edo Asturiasko galiziera, Asturiasko mendebaldean, Eo-Navia eskualdean, Asturiasko Normalizazio Sozialaren Planaren barruan;
- Aragoiera Aragoin, eta bereziki Huescako iparraldean
[aldatu] Onarpen ofizialik gabeko hizkuntzak
Beste hizkuntza batzuek ez daukate inongo babes ofizialik, esaterako:
- Montañesa edo kantabriera, Kantabriako inguru batzuetan
- Leonesa, Leongo iparraldeko haranetan
- Extremadurera, Extremadurako ipar-mendebaldean
- Extremadurako fala edo Extremadurako galiziera, Extremaduran Xalima haranean. 2001etik Extremadurako Juntak Kultur Intereseko Ondasun gisa izendatua
- Portugesa, Badajoz eta Salamancako herri batzuetan
- Berberea, Melillan eta
- Arabiera, Zeutan
- Kaloa, ijitoen komunitateetan
- Katalana edo valentziera, El Carxe eskualdean (Murtziako Erkidegoa)
[aldatu] Gaztelaniaren dialektoak
Garrantzia berezia hartu ohi duten gaztelaniaren aldaera batzuk hauek dira:
- Andaluza
- Kanarietako hizkerak
- Castúo, Extremadurako alde batzuetan
- Murtziera edo panochoa
[aldatu] Ahozkoak ez direnak
- Keinu hizkuntza
- Keinu hizkuntza katalana (LSC)
- Keinu hizkuntza espainiarra (LSE)
- Keinu hizkuntza valentziarra (LSCV)
- Gomerako Silbo delakoa Gomeran (Kanariak)
[aldatu] Migrazioen ondoriozko hizkuntzak
Gaur egun, migrazio prozesuak direla eta, beste hizkuntza asko ere egiten dira Espainian, adibidez: ingelesa, errumaniera, txinera, alemana, kitxua, etab.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Katalanez) El Parlament aprova la llei de l'occità, Vilaweb, http://www.vilaweb.cat/noticia/3778993/20100922/parlament-aprova-llei-loccita.html. Noiz kontsultatua: 2011-09-08