Espainiar Ekialdeko Indiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiar Ekialdeko Indiak
Indias Orientales Españolas
1565 – 1898
Espainiako Koloniak
Espainiako bandera

Espainiako armarria

Ozeano Barean Espainiak zituen lurraldeak
Geografia
HiriburuakCebu (1565-1571)
Manila (1571-1898)
Biztanleria5.567.685 (1877)
Azalera300.000 (1877) km²
Ekonomia
DiruaPeso fuerte
Kultura
Hizkuntza(k)Gaztelania eta jatorrizko hizkuntzak
ErlijioaKatoliko Erromatarra
Historia
Kolonizazioa1565ko apirilaren 27a
Parisko Tratatua1898ko abenduaren 10a
Aurrekoa
Espainia Berria
Ondorengoak
Negrosko Erresuma
Zamboangako Errepublika
Filipinetako Lehen Errepublika
Ameriketako Estatu Batuak
Alemaniar Ginea Berria

Espainiar Ekialdeko Indiak (gaztelaniaz: Indias Orientales Españolas) Espainiar Inperioak Asia-Ozeano Barea eremuan zituen lurraldeak izendatzeko erabiltzen zen izena izan zen, 1565tik 1898ra. Filipinak, Mariana Uharteak eta Karolina uharteak hartzen zituen. Momentu batzuetan Formosa (Taiwan), eta Moluketako eremuak ere hartu zituen. 1821ra arte eremu hauek Espainia Berriko Erregeordetzak kudeatzen zituen Mexiko Hiritik, eta Mexikoren independentziaren ostean Madrildik kudeatu ziren zuzenean. 1898ko Espainiar-amerikar gerraren ostean lurraldeak Estatu Batuek okupatu zituzten eta beste lurraldeak Alemaniari saldu zitzaizkien 1899ko Espainiar-Alemaniar tratatuan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]